John David Washington
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
John David Washington (Los Angeles, 1984ko uztailaren 28a) estatubatuar futbol amerikar jokalari ohia eta aktorea da. Morehouse College taldean jokatu zuen, eta 2006an St. Louis Rams taldeak fitxatu zuen, agente libre bezala. Lau urtez jokatu zuen United Football League-eko Sacramento Mountain Lions taldean.
Washington aktore lanetara pasa zen, gurasoen pausoak jarraituz: aita Denzel Washington du, eta ama Pauletta Washington. HBOren Ballers (2015-2019) komedia telesaileko antzezle nagusietakoa izan zen. Spike Leeren BlacKkKlansman (2018) polizia filmaren protagonista izan zen, Ron Stallworthen papera antzeztuz, eta Urrezko Globo Sarietara izendatu zuten. Christopher Nolanen Tenet (2020) espioi filmaren protagonista izan zen.
Remove ads
Filmografia
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John David Washington ![]() |
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads