Johnny English
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Johnny English, 2003ko Peter Howitt ingelesak zuzendutako espioitza eta ekintza komedia film bat da. Rowan Atkinson, Natalie Imbruglia, Ben Miller eta John Malkovich aktoreek antzeztu zuten.
Espioitza filmeen parodia bat da, bereziki James Bondenak.
Johnny English Reborn (2011, Johnny English Bersortua) eta Johnny English Strikes Again (2019, Johnny English Berriz Joka) jarraipenak dauzka.
Remove ads
Argumentua
Erresuma Batua, Londres, Koroaren Harribitxien lapurretaren atzean Pascal Sauvage (John Malkovich) gaizkilea dago, gainera tronua bereganatzeko asmoa ere badu. Kasua ikertzeko ardura Johnny English (Rowan Atkinson) agenteak jaso du, langilea bezain eskarmentugabea den agentea. Une horretatik aurrera informazioa konfidentziala da, eta luxuzko autoak luxuzkoak eta teknologia sofistikatuena bere eguneroko errutina osatuko dute. Englishek kasua argitzeko duen asmoa Lorna Campbell (Natalie Imbruglia) agentea ezagutu eta hartaz maitemintzean oraindik eta indartsuagoa izango da.
Remove ads
Aktoreak
- Rowan Atkinson: Johnny English
- Natalie Imbruglia: Lorna Campbell
- John Malkovich: Pascal Sauvage
- Ben Miller: Angus Bough
- Tim Pigott-Smith: Pegasus
- Oliver Ford Davies: Canterburyko artzapezpikua
- Kevin McNally: Lehen Ministroa
- Douglas McFerran: Klaus Vendetta
- Steve Nicolson: Dieter Klein
- Greg Wise: Bat agentea
- Tasha de Vasconcellos: Alexandra kondesa
- Prunella Scales: Elisabet II.a Erresuma Batukoa
- Nina Young: Secretària de Pegasus
- Rowland Davies: Sir Anthony Chevenix
- Jenny Galloway: Kanpo Harremanetarako idazkaria
- Tim Berrington: Roger
- Chris Tarrant: Irrati esataria (ahotsa)
- Trevor McDonald: Albistegi esataria (ahotsa)
Remove ads
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
