Jose Maria Orbe

Irundar ospetsua From Wikipedia, the free encyclopedia

Jose Maria Orbe
Remove ads

Jose Maria Orbe Elio, izengoitiz "El Manchuelo de Ermua", (Irun, 1776ko irailaren 6aBordele, 1850eko uztailaren 21a) karlista militarra izan zen. Hirugarren Valdespinako markesa izan zen

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Humanitate-ikasketak egin zituen Zaragozan, eta matematikakoak akademia militarrean eta Bergarako Errege Mintegian.

Frantsesen aurkako Konbentzio Gerran borrokatu zen, eta Irungo San Martzialgo guduan beso bat galdu zuen (1794). Basileako ituna izenpetu zenean, miliziatik erretiratu zen, kapitain graduaz.

1797. urtean Ermuko alkate hautatu zuten, eta 1802an Bizkaiko jaurerriko diputatu. Urte horretan bertan joan zen Gortera Zamakolada izeneko matxinada eragin zuen Simon Bernardo Zamakolarekin batera; ondorioz, harekin batera ezkutatu behar izan zuen Nafarroan. Frantsesek euskal herrialdeak inbaditu zituztenean, euskal herritarren matxinada bultzatu zuen Orbek, eta behin baino gehiagotan espetxeratu zuten horregatik.

Hirurteko Liberalean (1820-1823) ere Egia jeneralarekin batera konspiratu izana salatu, eta kartzela zigorra ezarri zioten, baina ihes egitea lortu zuen.

Karlistaldia hasi zenean, Karlos erregegaiaren agindupean jarri zen, eta Bizkaikoa ez ezik, Arabako, Gipuzkoako, Santanderko eta Gaztelako matxinadak bultzatu zituen, baina lehen guduak gertatu eta karlista gudarosteak sakabanatu zirenean, Nafarroan ezkutatu zen. Orbek jeneral izendatu zuen Zumalakarregi, karlista gudarosteak berriro osa zitzan. 1836. urtean Errege Kontseiluko ministro izendatu zuen Karlos erregegaiak, eta 1838an Gerrako ministro. Bergarako Besarkada gertatu zenean, Frantziara erbesteratu zen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads