Joseph Conombo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Joseph Issoufou Conombo (Kombissiri, 1917ko otsailaren 9aUagadugu, 2008ko abenduaren 20a) Volta Garaiko lehen ministroa izan zen 1978tik 1980ra.

Datu azkarrak Burkina Fasoko Lehen Ministroa, Frantziako Nazio Biltzarreko kidea ...

Dakarreko eskola medikoan ikasi zuen eta Frantziako armadarekin borrokatu zuen Bigarren Mundu Gerran. 1951n Feantziako Nazio Biltzarreko diputatu hautatu zuten eta Pierre Mendès-Franceren gobernuan estatu-idazkariorde izan zen.

Volta Garaiaren independentziaren ondoren, Uagaduguko alkate (1961-1965), Osasun publikoko zuzendari nagusi (2966-1968) eta Kanpo Arazoetako ministro (1971-1973) izan zen. 1978tik 1980ra lehen ministroa izan zen. 1980ko Saye Zerboren estatu-kolpearen ondoren espetxeratu eta 1985ean askatu zuten.

Remove ads

Lanak

  • Mon idée – projet de société pour la Haute Volta (1976)
  • Souvenirs de guerre d’un « tirailleur Sénégalais » (1989)
  • Mba Tinga ou les traditions Mossé dans l’Empire du Moogho-Naba (1989)
  • Acteur de mon Temps : un Voltaïque dans le XXè siècle (2003)
  • Une autre conquête de l’Afrique par l’Amour et la Charité (2003)
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads