KV45

From Wikipedia, the free encyclopedia

KV45map
Remove ads

KV45 hilobia, Egiptoko Erregeen Haranean dagoena, Userhet lurperatzeko erabili zen, Egiptoko XVIII. dinastiaren garaian bizi izan zen noble bat, dirudienez, Amonen tenpluaren gainbegiralea Tutmosis IV.aren erregealdian. Egiptoko XXII. dinastiaren garaian berrerabili zen.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...

Uadi nagusiaren ezkerreko ertzean dago, KV44aren ondoan. Bikain zulatua, pasabide bat eta konpartimendu txiki batez osatua dago. Bertan ez zen inongo apaindurarik aurkitu.

Howard Carterrentzat lan egiten zuen Theodore M. Davisek aurkitu zuen. Hilobia aurkitu zenean, ia erdia hondakinez betea zegoen, zenbait uholdek eragindako erorketen ondorio. Carterrek, ikusten ziren bi momiak ateratzearen ezintasuna idatzi zuen, soilik horietako baten mozorroaren zati bat berreskuratu ahal izan zuen (gizonezko bat), eskarabeo bat eta Userheten ontzi kanopoen zatiak.

Donald Ryanek indusketa berrartu zuen 1992an, eta harresi bat jarri da ura pasatzen ez uzteko.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads