From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaledonia[1] (galiako zeltazko eta britoi hizkuntzetako caledetik, kalet eman duena, "gogorra" esan nahi duena bretainieraz), Eskoziaren antzinako latinezko izena da. Britanian, Hadrianoren Harresiaren iparraldera, eta, ondoren, Antoninoren harresiaren iparraldera zegoen lurraldea izendatzen zuen. Erromatarrek sekula ez zuten konkistatu, eta Gneo Julio Agrikolaren espedizio militarrak ere. Ondorioz, sekula ez zen Erromatar Inperioaren zati izan. Tazitoren arabera erromatar itsas armada batek ingurunabigatu zuen, honela, Britania uhartea zela ziurtatuz. Gaur egun, Erresuma Batuko iparraldeko eskualde bat izendatzen du, Eskozian, Clyde ibaia eta Forth ibaiaren estuarioen artean kokatutako istmotik iparraldera.
Toki honetan, VII. menderarte bizi izan ziren pikto edo kaledoniarrak, ia erabat ziur, herri aborigen aurreindoeuropar bat ziren.
Eskotoek konkistatua izan ondoren, Scotia izena hartu zuen, egungo Eskozia izenean eratorri zena.
Ozeanoen artean ibilbide bat ezartzeko beste saiakera bat Darién proiektua izan zen. 1698ko uztailean, bost ontzi abiatu ziren Leithetik (Eskozia), Eskoziako Erresumaren kolonia bat ezartzeko Darienen eta Txinarekin eta Japoniarekin merkataritzarako ibilbide bat eraikitzeko. Kolonoak azaroan iritsi ziren Darienera, eta Kaledonia izena jarri zioten. Espedizioa, baina, ez zegoen prestatuta han topatu zituzten baldintza txarrei aurre egiteko, bertako gaixotasunak eta antolaketa txarra jasan baitzituzten. Kolonoek behin betiko utzi zuten Edinburgo Berria, eta laurehun hilobi utzi zituzten bertan. Zoritxarrez, dagoeneko, beste laguntza espedizio bat Eskoziatik abiatua zen, eta 1699ko azaroan iritsi zen koloniara. Arazo berberak aurkitu zituzten, espainiarren aldetik erasoa eta blokeoa pairatzeaz gain. 1700eko apirilaren 12an, behin betiko utzi zuten Kaledonia[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.