Kanala (hondartza)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kanala (hondartza)
Remove ads

Kanala Sukarrietan eta Gautegiz Arteagan dagoen hondartza da, Urdaibai erreserbaren barruan dagoena.

Artikulu hau Sukarrieta eta Gautegiz-Arteaga udalerrietako hondartzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanal (argipena)».
Informazio gehiago Ezaugarri orokorrak:, Hondartza mota: ...

Egungo hareatza artifiziala da, 1994an Astilleros de Muruetak itsasontzi bat uretaratzeko Gernikako itsasadarra dragatu eta erauzitako harea itsasadarraren eskuinaldean ipini zen. Hondartza berria itsasbeheran ez ezik itsasgoran ere mantendu zen.

Hondartzara sartzeko parking bat dago, eta hara ailegatzeko artadi bat igaro behar dute. Dutxa bat badago ere, ez daude soroslerik. Marearen arabera, hondartzaren zabalera asko aldatzen da: itsasbeheran 6.000 metro koadrokoa da eta ia Laidaraino joan daiteke oinez. Itsasgoran, berriz, 2.000 besterik ez ditu. Uretik kanpo, duna bat ageri da, landarediak kolonizatua.

Hondartzan kitesurfa eta piraguismoa egiten dute.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads