konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Kloroformoa edo triklorometanoa CHCl3 formulako gai elkartu organikoa da, organokloratuen familiakoa. Isurkari kolorgea, astuna, lurrunkorra eta toxikoa da. Arinki disolbagarria uretan eta nahaskorra alkoholetan. Antzina, anestesiko gisa erabiltzen zen. Gaur egun, disolbatzaile, pestizida eta intsektizida gisa erabiltzen da[1].
Kloroformo | |
---|---|
Formula kimikoa | CHCl3 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono, kloro eta hidrogeno |
Mota | haloform (en) eta chlorinated hydrocarbon (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,48 g/cm³ (20 °C) |
Soinuaren abiadura | 987 m/s (25 °C, likido) |
Disolbagarritasuna | 0,5 g/100 g (ur, 25 °C) |
Momentu dipolarra | 1,04 D |
Fusio-puntua | −63 °C −64 °C −63 °C −63,6 °C |
Irakite-puntua | 62 °C (760 Torr) 61 °C 61,17 °C (101,325 kPa) |
Fusio-entalpia | 1,04 D |
Formazio entalpia estandarra | −131,8 kJ/mol |
Lurrun-presioa | 160 mmHg (20 °C) |
Ura-oktanol banatze kofizientea | 1,97 |
Masa molekularra | 117,914 Da |
Erabilera | |
Rola | occupational carcinogen (en) , inhalational anaesthetic (en) , developmental toxicant (en) , kantzerigeno eta arma |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Denbora laburreko esposizio muga | 9,78 mg/m³ (baliorik ez) |
Esposizioaren goiko muga | 240 mg/m³ (Ameriketako Estatu Batuak) |
IDLH | 2.440 mg/m³ |
Berokuntza globalerako gaitasuna | 20 |
Eragin dezake | chloroform exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | HEDRZPFGACZZDS-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 67-66-3 |
ChemSpider | 5977 |
PubChem | 6212 |
Reaxys | 1731042 |
Gmelin | 35255 |
ChEBI | 1837 |
ChEMBL | CHEMBL44618 |
RTECS zenbakia | FS9100000 |
ZVG | 12870 |
DSSTox zenbakia | FS9100000 |
EC zenbakia | 200-663-8 |
ECHA | 100.000.603 |
MeSH | D002725 |
RxNorm | 1362698 |
Human Metabolome Database | HMDB0029596 |
KNApSAcK | C00062649 |
UNII | 7V31YC746X |
NDF-RT | N0000171757 |
KEGG | C13827 |
PDB Ligand | MCH |
Ingurumenean, oro har, 600.000 tona/urteko kloroformo-fluxua egoten da. Horren jatorria % 90ean naturala da[2]. Itsasoko alga askok kloroformoa ekoizten dute eta baita lurreko onddoek ere[3].
Kloroformoa oso erraz lurruntzen da ur-gainazaletatik edo lurzorutik eta airetan degradatu egiten da fosgenoa, diklorometanoa, formil kloruroa, karbono monoxidoa, karbono dioxidoa eta hidrogeno kloruroa eratuz. 55 eta 620 egun bitarteko batez besteko bizitza du airetan.
Biodegradazioa uretan zein lurzoruetan geldoa da. Kloroformoa ez da metatzen modua adierazgarrian uretako bizidunetan.
XIX.mendearen lehen erdialdean hainbat kimikarik sintetizatzea lortu zuten kloroformoa. Jean-Baptiste Dumas kimikari frantsesak eman zizkion formula enpirikoa eta izena 1834an.
1847an Jamen Y Simpson mediku eskoziarra izan zen kloroformoaren eragin anestesikoa gizakiengan frogatu zuen lehena[4]. Arrakasta izan zuen eta medikuen artean kloroformoa anestesiko moduan usatzea izugarri hedatu zen. Adibidez, 1895ean astero 750.000 dosi prestatzen ziren Britainia Handian asteko[5].
Kloroformoaren erabilerak hainbat pazienteen heriotzak eragin zituenez laster hasi ziren mediku batzuk bere erabilera gaitzesten. Britainia Handian, etsenplurako, 1864 eta 1910 artean batzorde ugari antolatu zen kloroformoaren eragina aztertzeko, baina ez ziren inoiz ondorio zehatzetara ailegatu. 1911an Levyk animaliekin eginiko esperimentuen frogatzea lortu zuten kloroformoak fibrilazio kardiakoa eragin lezakeela. Horrek ez zuen eten bere arrakasta. 1865 eta 1920 artean Britainia Handian eta hizkuntza alemaneko herrietan buruturiko anestesien % 80 eta % 95 bitartean kloroformoaren bidez burutu ziren. Gerora egin ziren azterketa estatistikoek aditzera eman zuten kloroformoa erabiliz arazo bat izateko aukera 1:3.000 eta 1:6.000 bitartean zegoela; eterrena berriz 1:14.000 eta 1:28.000 artean zegokeen[6].
Oxido nitrosoa anestesiko moduan usatzea zabaltzen hasteak eta 1932an hexobarbitala aurkitu izanak kloroformoaren erabilera murrizten joatera eraman zuten. Egun ez du ohiko erabilerarik anestesiko gisa.
Industrialki prestatzeko kloroa eta klorometanoa edo metanoa 400-500 ºCtan erreakzionatzen prestatzen da. Erradikal askeen bidezko erreakzioa da. Emaitza produktu kloratuen nahastean da destilazioz banatzen dena[7].
Eskala txikian haloformoaren erreakzioaren bidez presta daiteke azetona eta sodio hipokloritotik abiatuz.
Kloroformoaren erabilerarik ugariena da hidrogeno fluoruroarekin erreakzionaraztea monoklorodifluorometanoa ekoizteko (CFC-22), politetrafluoroetilenoaren (tefloiaren) aitzindaria dena.
Industria kimikoan erabilera adierazgarria du disolbatzaile moduan koipeak, olioak, alkaloideak, kautxuak edo argizariak disolbatzeko. Su-itzalgailuetan ere usatzen da.
Laborategian infragorrizko espektroskopian disolbatzaile gisa erabiltzen da beste organokloratu batzuk bezala, kasu karbono tetrakloruroa eta diklorometanoa[8].
Kloroformoaren aldaera deuteratua, deuterokloroformoa (CDCl3), disolbatzaile ohikoa da erresonantzia magnetiko nuklearrean[9].
Kloroformoa pertsonen konortea galarazteko eta ez-gai bihurtzeko agente moduan usa daitekeela adieraztean mito moduko bat eraiki dute zinemak eta fikziozko obrek. Kloroformotan bustitako zapia izan da ohiko bidea. Ia ezinezkoa da inor ez-gaitzea eta konorterik gabe uztea kloroformoa gisa horretan baliatuta. Bost minutu behar dira gutxienez hori lortzeko. Kloroformoa helburu kriminalarekin erabili izan denean alkohola edo diazepamaren moduko bestelako substantziekin batera izan da. Halaber, pertsona bat konorterik gabe iraun arazteko kloroformoa usatuta fluxu etengabea behar da eta kokotsari eutsi behar zaio mihiak arnasbidea blokea ez dezan. 1865ean The Lancet aldizkari ospetsuak erronka bota zuen ea nork demostra zezakeen kloroformoa baliatuta konortea bat-batean galaraz zitekeela. 'Betirako ospe zientifikoa' eskaini zuen sari legez, inork ez zuen lortu[10].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.