Kolyma

Errusiako ibaia From Wikipedia, the free encyclopedia

Kolyma
Remove ads

Kolyma[1] (errusieraz: Колыма́; sakheraz: Халыма) ipar-ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Jakutia, Txukotka eta Magadan oblasta zeharkatzen dituena. 2.129 km luze da eta 643.000 km²-ko arroa dauka.

Datu azkarrak Kolyma Колыма́, Datu orokorrak ...
Remove ads

Geografia

Kolyma Kulu eta Aian-Imzikh ibaien elkargunean eratzen da, ekialdeko Siberian, Okhotskeko itsasotik hurbil. Txerski mendialdea inguratzen du, eta 2.129 km-ko ibilbidea eginik, Ekialdeko Siberiako itsasora isurtzen da, delta handi bat eratuz.

Urrea ustiatzen da ibaiaren goi-arroan eta lignitoa behe-arroan. Ontziz ibil daiteke maiatzetik urrira bitartean Bokhaptxi ibaiarekin bat egiten duen lekuraino. Jasatxnaia, Ozhogina, Balygitxan, Korkodon eta Omolon dira ibaiadar nagusiak.

Remove ads

Hidrometria

Kolymaren emaria 1978 -2000 urte bitartean neurtua izan da Kolimskoien (itsasoratu baino 283 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 526.000 km² ditu, arro osoaren % 82. Urteko batezbesteko emaria 3.254 m³/s da, baina aldaketa handia dago negutik udara; emari handiena ekainean du (14.901 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena apirilean (186 m³/s).

Kolymaren batezbesteko emariak (m³/s), Kolimskoien neurtuak
Datuak: 1978 eta 2000 artean

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads