Kortisol

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Kortisol
Remove ads

Kortisola giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen duen hormona esteroidea da, glukokortikoideetako familiakoa. Kolesteroletik abiatuta sintetizatzen da, giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen dituen beste hormonen antzera (aldosterona, kortisona, testosterona...). Sendagai gisa hornitzen denean, hidrokortisona du izena.[1]

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...

Egitura kimikoari dagokionez hormona esteroidea da, hots, talde ziklopentano-perhidrofenantreno du egitura nagusitzat (17+4 C).

Hormona adrenokortikotropikoak (ACTH, hipofisiak jariaturiko hormonak) kortisolaren sintesia bultzatzen du. Giltzurrungaineko azalak ez du nerbio-bukaerarik, beraz hormona glukokortikoideen (kortisol, kortisona...) jariaketaren kontrola ez dago nerbio-sistemaren menpe, hormonen menpe baizik (ACTH hormonaren menpe, batez ere). Aldi berean, hipotalamoak ekoizten duen kortikotropinak erregulatzen du ACTHaren sintesia.

Jakina da estresak duen eragina kortisolaren ekoizpenean: izan ere, estresaren hormonatzat jotzen da kortisola, gorputzak kopuru handian sortzen baitu alarma egoera baten aurrean.

Remove ads

Kortisolaren funtzioak eta efektuak

Hanturaren aurkako efektuak eta eragiten duen immunodepresioak kortisolaren erabilera terapeutikoa bultzatu dute, kortikosteroide sintetikoak agertuz (prednisona, budesonida, etab).

Kortisolaren odol-kontzentrazioa txikia da Addisonen gaixotasuna dagoenean, eta handia Cushingen sindromean.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads