Kragujevac
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kragujevac (serbieraz: Крагујевац) Serbiako laugarren hiririk handiena da, Belgrado, Novi Sad eta Niš ondoren. Šumadija barrutiko gune administratiboa da. Lepenica ibaiak zeharkatzen du hiria. Otomandar Inperioaren garaian Kraguyevca edo Karacofça izenak zituen. Azken zentsuaren arabera 150.623 biztanle zituen.
Hiria 1476an sortu zen, baina lehenengoa izan zen gauza askotan. Serbiako lehen hiriburua izan zen (1818-1839) eta Balkanetako lehenengo konstituzioa bertan aldarrikatu zen, 1835ean. Serbia independizatu zenean, Zuzenbideko lehenengo unibertsitatea ireki zen bertan, baita gramatikako lehenengo eskola, Antzoki Nazionala (1835) eta Akademia Militarra (1837).
1841ean hiriburua Belgradora eraman zen, eta eraikin ofizialak ere mugitu ziren. Gaur egun Zavodi Crvena Zastava konglomeratu industrialaren egoitza izateagatik da ezaguna, baita bere armagintza industriagatik ere. Zastava automobilak hirian sortu ziren, 2008an Fiatek erositako enpresa.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads