Arena (hondartza)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Arena (hondartza)map
Remove ads

Arena (Euskeraz ere Hondarra edo Ondarra) [1] Bizkaiko hondartza bat da. Muskizko Pobeña eta Zierbenako Arena auzoen artean dago. Hondartzak 966 metro neurtzen ditu luzetara. Itsasbehera denean 343.382 metro karratuko azalera dauka, eta itsasgora denean aldiz 86.382 metro karratuko azalera. Petronor enpresaren instalazioak gertu ditu.

43°20′59″N 3°06′59″W
Informazio gehiago Ezaugarri orokorrak:, Hondartza mota: ...

Aipatzekoa da hondartzaren atzean eta Barbadun ibaiaren ertzean dauden dunak, zeintzuek 10,4 ha azalera betetzen baitute, eta, gaur egun, Euskal Herrian egoera erdi naturalean dagoen duna azalera handiena baita. Metaketa eoliko horri asko eragin zioten sarbide gisa egindako bideek eta aparkalekuak, baina, gerora, asko handitu da harea-ekosistema horren azalera, Bizkaiko Foru Aldundiak, Zierbena eta Muskizeko udalek[2] eta Espainiako Gobernuak[3] ingurumena leheneratzeko 1980ko hamarkadaz geroztik egin dituzten lanei esker.

Remove ads

Irudiak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads