Lagran

From Wikipedia, the free encyclopedia

Lagranmap
Remove ads

Lagran Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Mendialdeako eskualdearen hego-ekialdean eta Toloñoko mendilerroaren oinean kokatua. Gasteiztik 35 bat kilometro hegoaldera dago.

Artikulu hau Lagran udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lagran (argipena)».
Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Geografia

Thumb
Lagran herriaren ikuspegia.

Ingurune naturala eta klima

Ega eta Jugalez ibaiak udalerri honetan jaiotzen dira. Egak, ondoren, Nafarroarako bidea hartzen du; Jugalez, berriz, Pipaonetik Urizaharrerantz eta Zanbranarantz doa.

Lagran ohiko abiapuntua da Peña del Leon eta Peña del Castillo mendietara igotzeko, Toloñoko mendilerroaren oinean baitago. Pipaondik Errezilla, Cervera eta Palomaresera igotzen da.

756 metroko garaieran kokaturik dago[5].

Udalerri mugakideak

Remove ads

Historia

Erdi Aroan Araban sortutako 21 hiribilduetako bat da Lagran, baina ez da gorde hari Forua ematen dion agiririk. Hortaz, herriaren sorrera ez dago argia, lehen aipamena 1165. urtekoa bada ere. XV. mendearen bigarren erdialdearen inguruan Nafarroako Erresumatik igaro zen Gaztelako Erresumaren menpe egotera, eta 1515ean Uria izendatu zuten. Salinasko kondea eta geroago Hijarreko dukeak herriaren jabeak izan ziren garai hartan.

Remove ads

Ekonomia

Banaketa administratiboa

Thumb
Lagran udalerriko herriak

Lagran udalerria hiru herrik osatzen dute gaur egun:

Lagran herria, Lagran udalerrian dagoen kontzejuetako bat da[5]

Demografia

2022ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, Lagran herriak 106 biztanle zituen[5].

2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, 115 biztanle horietatik, 58 gizonezko eta 57 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleriaren %16,5a 0 eta 19 urte bitartean zuen, %48,7a 20 eta 64 urte bitartean zuen eta azkenik %34,8a 65 urte baino gehiago zuen[6].

Biztanleriaren tamainaUrtea100200300400500600189019201950198020102040LagranBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.
Remove ads

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Lagranen»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Lagrango udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Oscar Korres Larrauri / Urtzi Gaintzarain Gonzalez de Durana / Irati Rufrancos Sanchez / Ana Maria Baroja Martinez de Alegria / Unai Ibañez Guerenabarrena (EHB)
3 / 5
58 / 55 / 46 / 26 / 20 (% 47,93 / 45,45 / 38,02 / 21,49 / 16,53)
Maria Belen Arechaga Alegria / Oscar Jose Fernandez Aguirregabiria / Maria Soledad Bedia Olabe / Maria Cruz Legarda Marquinez (EAJ)
2 / 5
50 / 46 / 45 / 43 (% 41,32 / 38,02 / 37,19 / 35,54)
Juan Carlos Martinez Gainzarain / Esmeralda Narvaez Pineda / Daniel Martinez Gonzalez / Alfredo Garcia Perez de Loza (PP)
0 / 5
12 / 3 / 3 / 3 (% 9,92 / 2,48 / 2,48 / 2,48)
Estibaliz Canto Llorente (PSE-EE)
0 / 5
4 (% 3,31)
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar.
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Lagrango azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Felipe Ozaeta Perez[7][8] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maximo Hermosa Uzquiano[7] 1983 1987 Independenteak
Jose Angel Puelles Larrauri[7] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Angel Puelles Larrauri[7] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Balerdi Mugica[7] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Balerdi Mugica[7] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Balerdi Mugica[7] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Martinez Fernandez[7] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Martinez Fernandez[7] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Martinez Fernandez[7][9] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Martinez Fernandez[7][9][10][11] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Urtzi Gaintzarain Gonzalez de Durana[12][13][14] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu
Remove ads

Garraioa

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
7Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoVillafriaVillaverdeLagran

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
20Urizaharra
Armentia T.
Trebiñu
FaiduPipaonLotzaMontoriaPagoetaMorazaBarojaTaraveroSanmartinzarAranaUrizaharra
Armentia T.
Trebiñu
21Bernedo
Armentia T.
Trebiñu
PipaonLagranVillaverdeVillafriaDurruma KanpezuKintaUrturiAngostinaNavarreteObekuriBaxauriAlbaitaBernedo
Armentia T.
Trebiñu
Remove ads

Azpiegiturak

Kultura

Jaiak eta ospakizunak

Lagran

  • Abuztuaren 24an ospatzen dira jaiak, San Bartolomeren omenez.
  • Zaldiaren Eguna: Irailaren bigarren igandean antolatzen dute, Arluzea, Markiz, Okina eta Done Bikendi Harana herriekin txandaka.

Pipaon

  • Irailaren 14an ospatzen dira jaiak Gurutzearen omenez, baita Villaverden ere.
  • Jardunaldi etnografikoa: Abuztuaren azken larunbatean bizilagunek XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakusten dituzte. Garai horretako jantziak jarri, uzta moztu eta jo, harraskan arropa garbitu, ikatza egiteko ikaztegiak, ogia eta hestebeteak egin, kalamuzko zapatilak egin, koltxoiaren artilea hagaz jo eta abar.
  • Egunsentiko kantuak: Urte berri egunean, Erregeen egunean, San Isidrorenean, Andre Mariaren Sortzez Garbiarenean eta Eguberri-egunean antolatzen dituzte batez ere.

Ondasun nabarmenak

Lagran

Thumb
Lagrango hirigune historikoaren oinplanoa.
Thumb
Lagrango frontoia.

Lagrango hirigune historikoa, Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua[15]. Garai bateko harresiaren aztarnak daude gaur egun ikusgai, Portal de Cristo izeneko atean batez ere. Erdialdean, berriz, Andra Maria Jaiokundearen Parrokia eliza platereskoa (Iglesia Parroquial de Nuestra Señora de la Natividad) dugu, XVI. mendekoa. Hegoaldean Vianatarren jauregi barrokoa dago.

Lagran herriko etxeen lur-zatiketa gotikoko azken aldiko ohiturari jarraiki egina dago edo, hobeki esan, Pizkunde garaikoei jarraiki, izan ere, oraindik ere beren aurreko alde estua gordetzen duten etxeek bi fatxada dauzkate, bakoitza kale banatara emana. Bi kaleen artean dagoen sestra diferentzia dela eta, etxeek bi sarrera dauzkate, kale bakoitzean bat, eta etxebizitzarako sarrera nagusi edo zuzena maila goragoko kalean da. Baina hori ez da kasu guzti-guztietan gertatzen eta, gaur egun, badira etxe batzuk ondasunak zatitzearen ondorioz bi kaletara ematen ez dutenak.

Jatorriz txikiak ziren leihoak handituz joan dira etxe barruko argitasuna handitzeko helburuarekin.

Beheko solairuetan zeuden bao bakarrak, sarreretan izan ezik, zartadura bertikalak ziren, gezileiho izenekoak.

Aipatu beharreko ateen artean honako hauek daude: «Kristoren Atea» izeneko kaleko 22 zenbakikoa. Oso sarrera polita da, arku eskartzanoz egina, arkubarnera molduraduna duela. Gainean sarraila-ezkutu bat dauka elizaren inguruko irudiez apaindua, horrek erakusten du garai batean etxe hori apaizen batena izan zela edo, bestela, apaizetxe gisa erabilia izan zela. Atea bi aldiz babestua dago, teilatu hegalak babestua eta, era zabalagoan, sarrerak berak duen eta bi beso motzen gainean eusten den teilatutxoak babestua.

Beste bi ateak erdiko kalearen eskubi aldean daude, «De los cantones» kantoitik hurbil. Lehenengoa, 14 zenbakikoa, arku eskartzanoz egindako ate liraina da, arku barnera molduraduna duela, aurretik aipatutako horren antzekoa. Arkuaren erdiko dobelak sarraila-ezkutu bat dauka, bi giltza gurutzatuen irudia duena.

Bigarrena, 16 zenbakikoa, Pizkunde garaiko ate dintelduna da. Gotiko garaiko zantzuak ere badaude bertan, esate baterako, harri bloke gainean doan eta erliebe finean egina dagoen arku konopiala. Dintelaren gainean erlaitz bat dago, molduraduna, atearen edertasuna are gehiago indartzen duena.

Pipaon

Pipaonen, Usatxi Museo Etnografikoa dago, herriko XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.

Remove ads

Lagrandar ezagunak

  • Diego de Viana (Lagran, 1704-?), Cuenca eta Logroñon aritu zen elizgizona[16].
  • Jose Joaquin Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1718-Montevideo, 1773), Montevideo eta Uruguaiko gobernadore izandako militarra. Abizen berbereko Jaimeren anaia. Melchor Vianaren eta Francisco Leandro eta Juan Antonio Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[17].
  • Francisco de Viana (Lagran, 1720-?), Fernando VI eta Carlos III gorteetan hainbat kargu izan zituen[18].
  • Gregorio Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1726-?), Peruko Abancay eta Tinta probintzietako korregidorea izandako militarra[19].
  • Mateo[20]
  • Francisco Leandro Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1730-Madril, 1804), Manilan eta Mexiko Hirian hainbat kargu izandako Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kidea. Abizen berdineko Juan Antonioren anaia. Jose Joaquin eta Jaime Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[21].
  • Melchor Viana Fernandez (Lagran, 1731-Montevideo, 1796), Montevideoko administrazioan aritutakoa. Jose Joaquin eta Jaime Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[22].
  • Jaime Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1736-?), Aljer eta Gibraltarren egondako militar eta Venezian argitaratu zuen idazlea izan zen. Abizen berbereko Jose Joaquineren anaia. Melchor Vianaren eta Francisco Leandro eta Juan Antonio Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[23].
  • Andres Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1739-?), Itsas Armada Errealaren kapitaina[24].
  • Juan Antonio Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1745-Murtzia, 1800), fraide karmelita. Caracaseko gotzain izan ondoren, Almeriako gotzain izendatu zuten, baina kargua hartu baino lehen zendu zen. Abizen berdineko Francisco Leandroren anaia. Jose Joaquin eta Jaime Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[25][26].
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads