Lagwagon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Lagwagon Kalifornian (AEB) sortutako punk rock eta hardcore taldea da.
Remove ads
Taldekideak
- Joey Cape - ahotsa
- Chris Flippin - gitarra
- Chris Rest - gitarra
- Jesse Buglione - baxua
- Dave Raun - bateria
Lehenagoko taldekideak
Historia
Taldea 1989an sortu zen, Section 8 izenaz. 1992ko urtarrilean Duh lehen diskoa kaleratu zuten Fat Wreck Chords zigiluaren laguntzaz, zigilu horren lehena eta handik bi urtera, Trashed LPa. Bertan, beren lehen bideoklipa izan zenaren kanta sartu zuten, Island of Shame. Hasiera batean, ez zuten bideo hori egin nahi, garestia zelako eta MTV musika katean agertu nahi ez zutelako, baina lagun batek gastu guztiak ordaindu zizkien.
1995ean, Hoss disko arrakastatsua kaleratu zuten. 1997an, Derrick Plourdek eta Shawn Deweyk taldea utzi eta haien partez, Dave Raun (RKLko bateria-jotzaile ohia) eta Ken Stringfellow (The Posiesko baxua) sartu ziren. Urte berean, Doble Plaidinum diskoa kaleratu zuten. Horrez gain, 1997 eta 1998 urteak biran eman zituzten AEBan eta Europan. 1998ko azaroan, Let's Talk about Feelings diskoa kaleratu zuten.
1999 eta 2000ko urteak oso gogorrak izan ziren, banandu ote zirelako zurrumurruak zabaldu egin ziren eta. Urte horietan, ordea, Let's Talk about Leftovers diskoa kaleratu zuten, argitaratu gabeko kantekin. 2003an, eta geldiune txiki baten ondoren, Blaze diskoa kaleratu zuten.
2005eko azaroaren 1ean, Resolve diskoa argitaratu zuen Derrick Plourd hasierako bateria-jotzailearekin. Derrickek bere buruaz beste egin zuen urte berean.
2008an, I Think My Older Brother Used to Listen Lagwagon EPa kaleratu zuten.
Remove ads
Diskografia
- Duh (Fat Wreck Chords, 1992)
- Trashed (Fat Wreck Chords, 1994)
- Hoss (Fat Wreck Chords, 1995)
- Double Plaidinum (Fat Wreck Chords, 1997)
- Let's Talk about Feelings (Fat Wreck Chords, 1998)
- A Feedbag of Truckstop Poetry (Fat Wreck Chords, 1999). EPa
- Let's Talk about Leftovers (Fat Wreck Chords, 2000)
- Blaze (Fat Wreck Chords, 2003)
- Live in a Dive (Fat Wreck Chords, 2005)
- Resolve (Fat Wreck Chords, 2005)
- I Think My Older Brother Used to Listen to Lagwagon (Fat Wreck Chords, 2008). EPa
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Lagwagon taldearen webgune ofiziala
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
