Landau
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Landau edo Landau in der Pfalz Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko hiria da. Ardoaren hegoaldeko ibilbidean (Südliche Weinstraße) dago eta 43.615 biztanle ditu (2010).
Honako barrutiak (Stadtteile) ditu: Arzheim, Dammheim, Godramstein, Mörlheim, Mörzheim, Nussdorf, Queichheim eta Wollmesheim.
Remove ads
Historia
Lehenengo aipamena 1106koa, orduan Landau herrixka bat baino ez bazen ere. Rodolfo I.a Habsburgokoak Hiri Inperial Askea izendatu zuen 1274ean baina de facto Spirako apezpikua zen Landauko nagusi. 1511ean lortu zuen bere buruaren jabe izatea.
1680 eta 1815 artean frantziarrek okupaturik izan zuten Landau. Luis XIV.a Frantziakoaren garaian gotortu egin zen, inguruan izango ziren gerren aurrean babesteko. Frantziako Iraultzaren garaian bost mila biztanle inguru zituen herriak Europako zitadela handienetakoa zuen. 1816an Bavariaren esku gelditu zen eta XX mendean Renania-Palatinatua estatuan sartu zen.
Remove ads
Galeria
- Rathausplatz
- Luitpold
- Stiftskirche
- Festhalle
- Marienkirche
Demografia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
