lan egiten duena From Wikipedia, the free encyclopedia
Langilea edo behargina legezko adina duen eta bere borondatez haren zerbitzu sarituak eskaintzen dituen edozein pertsona da[1][2]. Beharrezko adinik ez badu, berriz, haurren esplotazioa da; eta lana borondatezkoa ez bada, esklabotza.
Zerbitzu hori antolakunde batean bete dezake langileak, pertsona fisiko edo juridiko baten agindupean, enpresaburu izena hartzen duena; edo, aitzitik, langile autonomo edo independente (Freelance) moduan.
Kapitalismoan ere lan indarra saltzen duen langileari proletario ere deitzen zaio, horrela ekoizpen bitartekoen jabe ez den klasea definituz. Ikuspegi marxistatik erabili ohi da, batez ere, termino hori.
Langilearen kontzeptu modernoa, enpresarioarena kasurako, XIX. mendeko Industria Iraultzarekin sortzen da eta Bigarren Industria Iraultzarekin sendotzen da. Dikotomia sozial, ekonomiko eta produktibo honek ezarriko lituzke klase sozialak: klase kapitalista (burgesia, XVII.mendetik erabiltzen den terminoa) eta langile klasea (proletargoa edo klase baxua). [3]
Agiri Komunistan, Marxek eta Engelsek, autonomoak ez diren langile multzoa defendatzen dute proletargo gisa:
« | Proletargo gisa, soldatapeko langile modernoak dira; ekoizpen-bideen jabe ez direnez, euren lan-indarra saltzera behartuak ikusten dira bizirauteko. | » |
Teoria marxistan, burgesiari kontrajarrita, ekoizpen-bideak ez dituen langilea dago. Ondorioz, langilek bizirauteko duten modu bakarra euren lan-indarra burges bati saltzea da.
Gizarte kapitalista lanaren, diruaren eta ekoizpen-lehengaien erabileraren antolakuntza espezifiko batean oinarrituta dagoen gizarte politiko eta juridikoa da. Gizarte hau klase sozioekonomikoetan dago mailakatuta. Bere berezitasun nagusia maila batetik bestera mugitzea posible dela da.
Burges-langile dikotomiak herrialde okzidentalen historia erabat moldeatuko du XIX. eta XX. mendeetan bereziki. Hala ere, ekoizpen prozesuen konplexutasunak, mekanizazioak, langile prestatuek, figura juridiko eta laboral berrien agerpenak, hirugarren sektorearen gorakadak eta Hirugarren Industria Iraultzak langileen egoeraren analisia eta teorizazioa asko zaildu dute.
Hauek dira Frantzian 1968ra arte Frantzian onartu diren lege sozialak ekarri zituzten aldaketak:[4]
Langileak bere alkandoraren lepoaren koloreagatik banatzen dira ohitura anglosaxoietan:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.