Éditions Larousse

From Wikipedia, the free encyclopedia

Éditions Larousse
Remove ads

Éditions Larousse Frantziako argitaletxe bat da, hiztegiak eta erreferentzia lanak argitaratzen espezializatua. Pierre Laroussek sortu zuen 1855an, bere lehen lanarekin, guztietan ezagunena, Petit Larousse.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...

Vivendi Universalek (gerora Vivendi bakarrik) erosi zuen 1998an. Vivendik dirua galdu zuen 2002an eta Lagardère Group taldeari saldu zion argitaletxea. 2004tik aurrera Hachette Livreren (Lagardère taldearen adarra 1981tik aurrera) subsidiarioa izan zen Larousse, eta berriz Vivendirena 2023ko amaieratik aurrera.[1]

Larousse Gastronomique ere ekoizten du eta eduki irekiko doako online entziklopedia.

Remove ads

Argitaletxearen lan aipagarrienak

Hasierako editoreak

1856an, Pierre Laroussek, François Pillon-en laguntzarekin, Le Petit Larousse aitzineko frantses hiztegi berria argitaratu zuen.

Ondoren, 1863an, XIX. mendeko Hiztegi geografiko, mitologiko, bibliografiko, artistiko, eta zientifiko Handiaren lehen faszikulua kaleratu zuen. Azken faszikulua 1876an argitaratu zen, Pierre Larousse hil eta urtebetera. Idazlana Grand dictionnaire universel du XIXe siècle (XIX. mendeko Hiztegi Unibertsal Handia) bilakatuko zen,[2] 15 liburukitan (20.800 orrialde) bildua.

Pierre Larousse 57 urte zituela hil zen seme-alabarik gabe. Larousse liburudendaren jarraitzaileak Émile Moreau (1842-1919) eta bere anaia Georges Moreau (1853-1934), Paul Gillon eta Claude Augé izan ziren.

Georges Moreau, Pierre Larousseren bazkidea izan zena, Larousse liburudendako zuzendari bilakatu zen 1885an. 1891n Revue encyclopedique aldizkaria sortu zuen, 1901ean Revue universal bihurtu zena.[3][4]

Hurrengo belaunaldia

"Ereintzaren belaunaldiak" (1895-1920) entziklopedistaren obrari darraio. Claude Augék erreferente bihurtu diren produktuak garatzen ditu. Nouveau Larousse illustré - Dictionnaire universel encyclopédique (1897-1904)[5], frantses edizioaren benetako maisulana zazpi liburuki handitan (eta gehigarri bat 1907an), 150 kolaboratzaile baino gehiago mugiarazi zituen eta 237.000 artikulu ditu 7.600 orrialdetan banatuak. Orrialde horiek 49.000 grabatu, 504 mapa eta 89 koloretako oholez hornituak daude. Lanak arrakasta komertzial handia izan zuen, 250.000 ale baino gehiagoko salmentekin hogeita hamar urtetan.[6]

Entziklopedia hori Petit Larousse (1. edizioa: 1905) liburuaren diseinuaren oinarria izanen da. Etxeak Petit Larousseri buruz «Maiz imitatua baina sekula ez berdindua» leloa asmatu zuen.

1906an, Le Petit Larousse ilustré liburuaren lehen edizioa argitaratu zen, hiru zatitan banatu zena: hizkuntza hiztegia, latinezko eta atzerriko lokuzioen orri arrosak eta izen propioen hiztegia. Egitura hirukoitz hori lan horren ezaugarri bihurtuko da. Pierre Larousseren Dictionaire (1856) lanaren ondorengo zuzena, 1924an Le Nouveau Petit Larousse bilakatuko da eta edizio anitz ezagutuko ditu.[7]

1920 eta 1960 artean

1926an lehen Larousse ménager argitaratu zen liburuki bakarrean. bertan, garai hartako etxekoandrearen "etxeko praktika onei" buruzko 3.000 artikulu inguru bildu ziren .[8]

1928tik 1933ra, Paul Augék, Clauderen semeak, XX. mendeko Larousse koordinatu zuen, sei liburukiko hiztegi entziklopediko unibertsala eta heliograbatuaren teknikaren bidez inprimatua///. Arian-arian, Nouveau Larousse illustré-a ordezkatu zuen, baina, zehatzagoa, ilustratuagoa eta zientifikoki oinarrituagoa egotea, eta bere garaiko jakintzak berritzea izan zuen helburu (235.000 artikulu baino gehiago eta 6.500 orrialde inguru ditu). Larousse horrek berrargitalpen gaurkotuak ukanen ditu 1950eko hamarkada bukaera arte, batzuetan, berrargitalpen berrienendako estalki ezberdin batekin. 1953an liburuki bateko gehigarri bat agertu zen, hasierako obra entziklopedikoa osatuz (1949 aitzineko edizioak).


Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads