Lea (Biblia)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Lea (Biblia)
Remove ads

Lea[1] (hebreeraz: לֵאָה), Genesisen hitzetan, Jakoben lehen emaztea izan zen, geroago, Jakob Rakelekin ere ezkondu zen. Rakel Learen ahizpa gaztea zen. Sei umeen ama izan zen (Ruben, Simeon, Levi, Juda, Isakar, eta Zanbuo). Hauek, Israelgo sei tribuen sortzaileak izan ziren. Alaba bat izan zuen ere, Dina.

Datu azkarrak profeta, patriarkak ...

Lea Jakoben emazte bihurtzen da bere aitaren trikimailu bati esker, Labanen, bere aitaren, engainu baten bidez. Bibliako lehen liburuko kontakizunean, Jakob Labanen jaioterrira bidaltzen dute. Laban Jakoben amaren anaia da, Rebekaren anaia da, Jakoben osaba beraz. Jakoben anaiak, Esauk, Jakob hil ez zezan Amak Labanengana igorriko du eta bide batez emaztea bila zezan. Jakobek Labanen alaba Rakel topatuko du putzu baten ondoan, aitaren ardiekin. Jakob, Rakel ikusita harekin ezkontzea erabakitzen du. Laban prest omen dago Rakelen eskua Jacobi emateko, baldin eta zazpi urtez berarentzat lan egiten badu.

Eztei gauean, ordea, Labanek trikimailua erabiliko du. Rakel egon behar zuen tokian Lea jarriko du. Geroago, Labanek esango du ez dela batere ohikoa alaba gazteena ezkontzea zaharrenaren aurretik (Genesis 29:16-30). Labanek eskaintzen du Rakel Jakobi ematea beste zazpi urteko lanaren truke (Genesis 29:27). Jakob, azkenean, biekin ezkonduko da.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads