Lebitarrena

Bibliaren hirugarren liburua, 27 atalez osatua From Wikipedia, the free encyclopedia

Lebitarrena
Remove ads

Lebitarrena (antzinako grezieraz: Λευιτικός, "lebitarrei dagokiena") Bibliako Itun Zaharreko hirugarren liburua da. Bertan Israel herriko kleroak (Leviren leinuko gizonek, honengandik datorkio izena) jarraitu beharreko arau liturgikoak eta herri osoak bete beharreko garbitasun arauak eskaintzen ditu. Arau multzo hori Irteera liburuan azaldutako ituna zehatzeko gidalerroa da.

Datu azkarrak Jatorria, Egilea(k) ...

Pentateukoko liburu guztiak bezala, tradizioz Moisesek idatzitakoa zela uste izan da. Hala ere, gaur egungo Biblia aditu gehienek azken idatzia K.a. 550-400 urteen artean idatzi zela uste dute.

Liburu honetan honako gai hauek lantzen dira: Jainkoari eskaini beharreko opariei buruzko legeak, Israelgo abadeen sagaratzea, garbitasunezko arauak eta santutasunerako legea. Lege horiek israeldarren bizitza guztia arautzen dute: janaria, higienea, sexualitatea, jaiak, gizarteko harremanak...

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads