Little Miss Sunshine
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Little Miss Sunshine (euskaraz Eguzki-Printz Andere Txikia) 2006ko Jonathan Dayton eta Valerie Faris estatubatuar zinema zuzendarien road movie filma bat da. Bertan Greg Kinnear, Steve Carell, Toni Collette, Paul Dano, Abigail Breslin eta Alan Arkin aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Michael Arndt) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Alan Arkin) irabazi zituen.
2006ko uztailaren 26a Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.
Remove ads
Argumentua

Krisian dagoen estatubatuar familia bat edertasun lehiaketa bateruntz doa. Olive (Abigail Breslin), 7 urteko alaba gazteak Little Miss Sunshine deritzon edertasun lehiaketan parte hartzea amets du, urte hartan Kalifornian ospatzen delarik. Bere familia Albuquerque (Mexiko Berria) hirian bizi denez, erdipurdiko Volkswagen furgoneta zahar batean senide guztiak neskatoarekin batera joango dira.
Bidaian denen arteko elkarbizitza zaila da, bakoitzak bere iraganeko istorioak, bitxikeriak eta izaera ezberdinak baidituzte, baina Sheryl amak (Toni Collette) giro ona egon dadin saiatuko da. Oliveren aita (Greg Kinnear) diruz gaizki dabilen arrakasta gutxiko plazagizona da. Neskatoaren anai nerabea (Paul Dano) Nietzschen mireslea eta Honela mintzatu zen Zaratustra liburuaren irakurlea da, bere buruari ixilik egon eta inorrekin ez mintzatzeko zina egin diolarik. Aitona (Alan Arkin) aldiz, heroinazalea da eta Sherylen anaia, bere ikasle batekin maitasun harreman bat hautsi ondoren bere buruaz beste egiten saiatu den irakaslea eta Proust filosofoaren idazlanetan aditua. Neskatoa bera bere senitartekoekin batera oso mugitua izango den bidai bati ekingo dio.
Remove ads
Aktoreak
- Abigail Breslin: Olive Hoover.
- Greg Kinnear: Richard Hoover.
- Toni Collette: Sheryl Hoover.
- Steve Carell: Frank Ginsberg.
- Alan Arkin: Edwin Hoover.
- Paul Dano: Dwayne.
Kanpo estekak
- Little Miss Sunshine filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Little Miss Sunshine filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgune ofiziala (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads