Loom
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Loom (euskaraz Ehungailua) 1991. urtean LucasFilm Games estatubatuar bideo-joko enpresak merkaturatu zuen fantasiazko abentura grafiko bat izan zen. SCUMM motorra erabili zuen konpainiaren laugarren abentura grafikoa izan zen.
Brian Moriarty bideo-joko programatzaileak sortu zuen, aurrez Wishbringer (1985), Trinity (1986) eta Beyond Zork (1987) abentura grafikoen egilea.
Berez, Forge (Burdinola) eta The Fold (Saroia) abentura grafikoekin batera Gremioen Trilogia delakoa osatu beharra zuen: ehungileak, errementariak eta artzainak; baina beste bi abentura grafikoak ez ziren inoiz gauzatu.
Remove ads
Argumentua
8021. urtea. Bobbin Threadbare, jaiotzez umezurtza den ehungileen gremioko kidea da. Gremio honetako kideak munduari beldur izan eta bere kultura eta ohiturak gordetzeko asmoz uharte batean isolaturik bizi dira. Betidanik gremioaren agintariak diren Agureek gazteari aztikeriak "ehuntzeko" baimena ukatu zioten, baina haurra zenetik zaindu izan duen Hetchel sorginak agureak ohartu gabe arte magikoak irakatsi dizkio.
Abenturaren hasieran gaztearen 17. urtebetetzea da eta Agureek haien aurrean aurkezteko eta frogan jartzeko deitu egin dute.
Remove ads
Kanpo estekak
- Loom abentura grafiko osoa ikusgai, Youtube.com (Ingelesez)
- Loom, Abandonawaredos.com (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads