John William Strutt

From Wikipedia, the free encyclopedia

John William Strutt
Remove ads

John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia (Langford, Essex, Ingalaterra, 1842ko azaroaren 12a - Witham, Essex, 1919ko ekainaren 30a) britainiar fisikaria izan zen.

Datu azkarrak lehendakari, kantziler ...
Remove ads

Biografia

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1879an unibertsitate hartako Fisikako katedra eskuratu zuen. 1887an Londresko Erregeren Institutuko Filosofia Naturaleko katedra bereganatu zuen. 1905etik 1908ra arte, Royal Society of London erakundeko lehendakaria izan zen, eta 1908an Cambridgeko Unibertsitateko kantziler izendatu zuten.

Fisikako alor guztietan lan ugari egin zituen: molekula batzuen neurriak mugatu zituen, hotsari, isurkarien eta gasen dinamikari, argiaren hedapenari, xafla meheen elastikotasunari, elektrizitateari eta beste gai batzuei buruz oinarrizko lanak egin zituen. Gasen dentsitateari buruz egin zituen neurketa zehatzei esker, eta William Ramsayrekin batera lan eginez, argon gasa aurkitu zuen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads