Ludwig Forrer

politikari suitzarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Ludwig Forrer
Remove ads

Ludwig Forrer (Islikon, 1845eko otsailaren 9aBerna, 1921eko irailaren 28a) suitzar politikaria izan zen, Suitzako Konfederazioko presidentea 1906an eta 1912an.

Datu azkarrak Suitzako Konfederazioko presidente, Head of the Federal Department of Defence, Civil Protection and Sports (en) ...

Zuzenbidea ikasi zuen Züricheko Unibertsitatean eta fiskala eta abokatua izan zen. Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen eta Züricheko kantonamenduan hasi zuen bere ibilbide politikoa. Hogeita hamar urtez kontseiluko kide izan zen.

Estatu mailan, Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen 1875 eta 1900 artean, 1878tik 1881era bitarteko etenaldiarekin. 1902 eta 1917 artean Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen eta sei sail zuzendu zituen: Merkataritza, Barne saila, Militarra, Justizia eta Polizia, Posta eta Trenbideak.

Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen bi urte ezberdinetan, 1906 eta 1912.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads