Luis I.a Bavariakoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Luis I.a Bavariakoa
Remove ads

Luis I.a Bavariakoa (alemanez: Ludwig Karl August; Estrasburgo, 1786ko abuztuaren 25aNiza, 1868ko otsailaren 29a) Bavariako erregea izan zen 1825-1848 urteetan. Maximiliano I.aren semea zen. Napoleonen gudarostean jardun zuen, baina ondoren frantsesen mendekotasunaren aurka borrokatu zen. Agintaldiaren hasieran ideia liberalen alde jokatu zuen, 1831tik aurrera baina, neurri autoritarioak hartu zituen. 1833an, amore eman eta Deutscher Zollverein («Alemaniako aduana batua») elkartean sartu zen Bavaria. Greziako kultura klasikoa ongi ezagutzen zuen eta monumentu neoklasikoz bete zuen Europako kulturagune nagusi egin nahi izan zuen Municheko hiria. Asmo hauek guztiak, eta Lola Montez dantzariarekiko grina itsuak eragin zizkioten gastu handiek eta bere katolikotasun itxiak herriaren haserrea piztu zuten eta 1848an agintea utzi behar izan zuen, Maximiliano II.a semearen alde. Ondoko urteetan atzerrian bizi izan zen.

Datu azkarrak Bavariako erregea, Bizitza ...
Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads