Luis I.a Liechtensteingoa
politikari liechtensteindarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Luis I.a (Aloys Josef Johannes Nepomuk Melchior; Viena, 1759ko maiatzaren 14a - ibidem, 1805eko martxoaren 24a) Liechtensteingo printzea izan zen 1781etik hil zen arte.
Frantzisko Josef I.a Liechtensteingoaren eta Leopoldina von Sternbergen semea izan zen. Ibilbide militar bat hasi zuen, eta eten egin zuen osasun arrazoiengatik. Bere interes nagusia lorezaintza izan zen eta meatzaritza bultzatu zuen Moraviako bere lurretan. Liburu-bildumak erosi zituen herrialdeko liburutegietarako, eta jauregi berri bat eraiki zuen Vienan. 1783an ezkondu zen Karoline von Manderscheid-Blankenheimekin. Ez zuten seme-alabarik izan.
Remove ads
Genealogia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads