Macao

From Wikipedia, the free encyclopedia

Macao
Remove ads

Macao[1] edo Macau[1] Txinako hego-ekialdean (Perla ibaiaren deltan) dagoen administrazio eskualde berezia da. 1999. urtea arte, portugaldar kolonia izan zen. 647 700 bat biztanle ditu, 28,2 km koadroko azaleran; munduko eskualderik populatuena da.[2]

Datu azkarrak Txinako Herri Errepublikako Macauko Administrazio Eskualde Berezia, Geografia ...
Thumb
Macau

Macao Portugalgo Inperioak eta haren oinordekoek administratu zuten XVI. mendearen erdialdetik 1999aren bukaera arte, ordura arte izan baitzen Europako azken kolonia Asian. Portugalgo lehen merkatariak 1550eko hamarkadan iritsi ziren. 1999ko abenduaren 20an Txinak hartu zuen Macaoren gaineko subiranotasuna.

Txinerarekin (kantonera batez ere) batera portugesa ere hizkuntza ofiziala da.

Ekonomia turismo eta jokoan oinarritzen da nagusiki. Kasino asko ditu, jokoa legalizatua duen Txinako toki bakarra baita.[3] Horren harira, 1974an Jai-alai Palace frontoia ireki zen,[4][5] baina 2017an itxi zuten, eta kasino batek ordezkatu.

Remove ads

Geografia

Macau Hong Kongetik 60 kilometro hegoaldera eta Guangzhoutik 145 kilometrora dago, Perla ibaiaren delta gune metropolitarraren hegoaldean. Macau penintsulak eta Taipa eta Coloane uharteek hiria osatzen dute. Iparraldean, Zhuhai gune ekonomiko bereziarekin egiten du muga.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Macau), Hila ...
Remove ads

Historia

  • 1557an sortua lehenagoko herrixka batean, Chi-Tsung enperadoreak portugaldarrei eskertuz euren laguntza piraten aurka. Hasierako izena Santo Nome de Deus de Macau izan zen.
  • 1999ko abenduaren 20an, Txinako Herri Errepublikako Administrazio Eskualde Berezia izendatu zuten.

Garraioa

Komunikazio-azpiegitura handia du, errepidez zein ontziz, Hong Kongekin.

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
MACAU
Macau VMMC MFM Macau Nazioarteko Aireportua

Zubiak

Sakontzeko, irakurri: «Hong Kong-Zhuhai-Macau zubia»

Hong Kong-Zhuhai-Macau zubia izen bereko hiru hiriak lotzen ditu Perla ibaiaren deltan. Eraikuntza lanak 2009an hasi eta 2018an bukatu ziren. Munduko itsas zubirik luzeena zen data horretan, 55 kilometroko luzera du eta horietatik 30 itsasoa zeharkatzen dute gainetik.[7]

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads