Mad Max 2

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Mad Max 2 (euskaraz Max Eroa 2) 1981eko George Miller australiar zinema zuzendariaren ekintza film bat da. Antzezle nagusiak Mel Gibson, Michael Preston, Bruce Spence, Vernon Wells, Kjell Nilsson, Virginia Hey eta Emil Minty izan ziren.

Datu azkarrak Brian Mayren filma, Egilea(k) ...

Mad Max (1979) aurrekaria du eta Mad Max Beyond Thunderdome (1984) eta Mad Max: Fury Road (2015) jarraipenak.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Holokausto nuklear baten ondorengo etorkizun hurbil batean, erregaia gizakien bizitza bera baina askoz baliotsuagoa den ondasuna bilakatu da. Mad Max (Mel Gibson) heroi bakartiak holokausto hartatik bizirik irtetea lortu duen kolonia txiki baten aldeko borroka bati ekingo dio, kolonia horrek erregai tanke bat duenez gerlari basati batzuen erasoak jasaten baititu.

Remove ads

Aktoreak

  • Mel Gibson: "Mad" Max Rockatansky
  • Bruce Spence: Gyro kapitaina
  • Emil Minty: Neno ferino
  • Michael Preston: Pappagallo
  • Virginia Hey: emakume gerlaria
  • Kjell Nilsson: Humungus
  • Vernon Wells: Wez
  • Max Phipps: Toadie
  • Arkie Whiteley: Gyro kapitainaren maitalea
  • Moira Claux: Big Rebecca
  • David Downer: Nathan

Mad Max saila

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads