Madison etorbidea

Ipar-hego hiribidea Manhattanen, New York From Wikipedia, the free encyclopedia

Madison etorbidea
Remove ads

Madison etorbidea (ingelesez Madison Avenue) New Yorkeko Manhattan burguko etorbide bat da. Norabide bakarrekoa eta 9255 metroko luzerakoa, hegoaldetik iparraldera Madison Square Gardenetik, 23. kalearen inguruan Madison Etorbideko Zubiraino 138. kalean hedatzen da. Midtown, Upper East Side, Spanish Harlem eta Harlem auzoak zeharkatzen ditu.

Datu azkarrak Geografia, Luzera ...
Remove ads

Historia

Etorbideak bere izena Madison Squaretik jasotzen du, honek, era berean, bere izena James Madisongandik jaso zuelarik, AEBetako laugarren presidentea izan zena. Jatorrian, Madison Etorbidea ez zen 1811ko Komisarioen Planaren zati, eta 1836an egina izan zen Samuel B. Rugglesen ahaleginen ondoren, Gramercy Park 1831n eta Union Square garatu zituena.

Estatu Batuetan, "Madison Avenue" izena, sarri metonimikoki erabiltzen da publizitaterako, eta etorbidea publizitatearen industriarekin identifikatzen da sektore honek 1920ko hamarkadan jasan zuen hazkuntza handiaren ondoren.

Remove ads

Toki interesgarriak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads