From Wikipedia, the free encyclopedia
Malakologia (grezieraz: μαλακός, "bigun" eta -λογία, "tratatu") moluskuak aztertzen dituen zoologiaren adarra da. Malakologia barruan konkiliologia dago, moluskouen maskorren ikerketa zientifikoa. Malakologia ikerketa alor desberdinak ditu: taxonomia, ekologia, paleontologia eta eboluzioa. Moluskuek informazio zientifiko asko ematen dute, bai klimaren eboluzioaren historian, ekosistemen osasuna aztertzeko biomarkatzaileak gisan, e.a. Malakologia, bestetik, biodibertsitateaen ikerketan laguntzen du.[1] Euskal Herriko Unibertsitatean badago proiektu desberdinak aurrera eramaten dituen Malakologia Ikerketa Taldea.
Malakologoa moluskoak ikertzen dituen zientzialaria da. Maskorrak ikertzen dituztenak, bestetik, Konkiliologoak dira.
Bizkaiko zein Arabako campusean ari dira. Hauek dira irakasleak: Ana Puente,Kepa Altonaga,Carlos Prieto eta Benjamín Gómez. Talde honek proiektuak garatzen ditu Euskal Herrian baina baita beste herrialdetan ere: Nikaragua, Ginea, Portugal, Espainia... Dena dela, taxoi hori oso zabala izanik, ikerketa-taldea lurreko moluskuetan berezitu da, Iberiar penintsulako eta Balear Uharteetako lurreko moluskuetan, hain zuzen ere. Ikerketen bidez, taldearen gaineko ezagutza sistematiko handiagoa lortu nahi dute, bai alderdi taxonomikoan, baita biogeografikoan ere; eta horrela, eboluzio- eta espeziazio-prozesuak ere hobeto ezagutu.[2]
Arkeomalakologia arkeologiaren disziplina laguntzailea da. Berari esker inguru batean eman diren paisaia-aldaketak, klima-aldaketak edo leku baten historia natural ezagutzeko aukera izan dezakegu. Neurri handi batean hori fenomeno bati esker gertatzen da: molusku gehienek maskor kalkareoak dituzte eta horrek hauek fosil bihurtzeko bidea ematen die. Fosil horiek informazio handia ematen dute. [3][4]
Donostiako Aquariuman badago malakologiari eskainitako sail bat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.