Maotianshan Shales
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maotianshan Shales (txinera tradizionalez: 帽天山; pinyinez: Màotiānshān, euskaraz Maotianshan eskistoak) munduko fosil aztarnategi ezagunenetakoa da. Kanbriar garaiko fosilak aurkitzen dira[1], duela 525 milioi urte ingurukoak[2].
Maotianshan Shales1![]() | |
![]() | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | viii |
Erreferentzia | 1388 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 24°40′27″N 102°54′36″E |
Izen ematea | 2012 (XXXVI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |

Geografia
Txina hegoaldean dagioen Yunnan probintzian kokaturik dago, Chengjiang konderrian. Horregatik bertan aurkituriko fosil multzoari Chengjiang biota esan izan zaio[2]. 50 metrotako lodiera duen lutitazko arroka batean agertu dira fosilak[2]. 10.000 km2-ko azalera hartzen du aztarnategiak, hori dela eta hainbat herritan aurkitu dira fosilak.
Ercaicun izeneko herrian ezagutzen diren kordatuen fosilik zaharrenak aurkitu ziren, adibidez Myllokunmingia, Haikouichthys eta Pikaia.
Historia
Chengjiangen X. mendetik aurrera fosilak bildu izan diren arren, 1984 urtean Misszhouia-ren fosil bikaina aurkitu zenean aztarnategi gisa onartua izan zen[2]. Ordutik aurrera fosil berri ugari aurkitu ziren eta aurkikuntza hauek eztabaida ugari ekarri zituzten paleontologiaren mundura.
Fosilak
Burgess Shalen aurkitu diren animalia talde guztiak aurkitu dira bertan[3]. Kanbriar garaian, sedimentu hauek pilatu zirenean, Yangtze ibaiaren meseta hau ekuatore aldean kokaturik zegoen. Itsaso epel bat izango zen eta hondoan lokatz ugari egongo zen, izan ere, brakiopodoak aurkitu dira eta animalien urdailetan lokatz ugari aurkitu da[2]. Chengjiangeko biotaren fosil gehienek fauna bentikoa osatzen dute. 185 espezie aurkitu dira (2006 arte). Hauetatik erdia artropodoak dira, baina %3ak baino ez du oskol gogorra[2]. 15 porifero espezie eta 16 priapulido espezie ere aurkitu dira. Espezieen zortziren bat taxonomikoki sailkatzeak arazo handiak sortarazten ditu oraindik.
Iknofosilak ere ugari agertzen dira, hau da, animaliek lokatzetan utzitako arrastoak[4].
Fosil aipagarriak
Fuxianhuia
Fuxianhuia Kanbriar garaiko artropodo bat izan zen. 2014 urtean aurkitu zen fosil batean burmuina eta sistema kardiobasbularra bikain ikusten dira bere bihotz eta guzti[5]. "Bihotzik zaharrena" bezala bataiatu zuten aurkikuntza[6].
Kordatu zaharrenak
Kordatuen filumeko fosilak ere aurkitu dira, inoizko zaharrenak direnak. 500 ale inguru bildu dira, denetan ezagunena Myllokunmingia da, 1999 urtean aurkitu zena. V eta W itxurako muskuluak dituzte eta izpi itxurako hegatsa bizkarrean. Gorputzaren mutur anterobentralean sei edo zazpi zakatz-poltsa dituzte[2].
Iruditegia
- Leanchoilia illecebrosa.
- Haikouella lanceolata.
- Heliomedusa orienta.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.