Marero

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Marero Pasaian egoitza zuen arrantza-ontzia zen. 1998ko abenduaren 20an ziklogenesi lehergarri batek eragindako olatu erraldoiek itsasontzia irentsi zuten Bizkaiko golkoan arrantzan zebilenean.

Informazio gehiago Ezaugarriak ...

Marero arrantza-ontziaren matrikula SS-1-2432 zen.

Historia

1988ko abenduaren 17an, Pasaiako zortzi arrantzale abiatu ziren legatza eta lupia arrantzatzera, Bizkaiko golkoan, Pasaiako itsas-portutik 90 miliatara. Abenduaren 20an ziklogenesi lehergarri batek eragindako olatu erraldoiek itsasoa irentsi eta arrantzaleak desagerrarazi zituen Bizkaiko golkoan.

Desagarpenaren berri izan orduko, itsasontziaren bilatze-lanei ekin zieten baina ez zuten zorterik izan eta 1999ko urtarrilaren 1ean bilatze-lanak bukatutzat eman zituzten.

1999ko urtarrilaren 7an "Alfonso de Chaves" atoiontziak Marero izena idatzirik zeraman flotagailua aurkitu zuen Les Sables d'Olonneko itsas-portu frantsesetik hurbil. Hala ere, ez zuten arrantzaleen arrastorik aurkitu.

Azkenean, zortzi hilotzetatik bi baino ez zituzten aurkitu.

Desagertutako marinelak

  • Víctor Gago Chouza (35 urte)
  • Juan José Cordeiro Rodal (32 urte)
  • Joaquín Cordeiro Rodal (30 urte)
  • Alberto Cordeiro Rodal (28 urte)
  • Jesús Torrado Sayans (40 urte)
  • Enrique Dosantos Pintheiros (29 urte)
  • Eladio Calo Maneiro (28 urte)
  • Joaquín Marcos Andorina (51 urte)
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads