antropologo estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Margaret Mead (Philadelphia, AEB, 1901eko abenduaren 16a - New York, 1978ko azaroaren 15a) antropologo estatubatuarra zen.
Margaret Mead | |
---|---|
(1948) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1901eko abenduaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Longland (en) |
Heriotza | New York, 1978ko azaroaren 15a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Trinity Episcopal Church Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Aita | Edward Sherwood Mead |
Ama | Emily Fogg |
Ezkontidea(k) | Luther Cressman (en) (1923 - 1928) Reo Fortune (en) (1928 - 1935) Gregory Bateson (1936 - 1950) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Barnard College DePauw Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea 1929) Doktoretza Solebury School (en) |
Tesi zuzendaria | Ruth Benedict Franz Boas |
Doktorego ikaslea(k) | Scott Atran (en) Nancy Bowers (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, idazlea, film-zuzendaria, eduki-editorea eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea Rhode Islandeko Unibertsitatea Natur Historiaren Amerikar Museoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Amerikako Sozietate Filosofikoa Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Hainbat erakundetako irakasle izan zen. American Museum of Natural History-n (New York) egindako lana azpimarratzekoa da. Ohore eta omenaldi anitz jaso zituen, eta zenbait erakundetako ohorezko presidente izan zen, besteak beste: American Anthropological Association eta American Association for the Advancement of Science.
Oso ongi uztartu zituen bere interes profesionalak eta estrategia pertsonalak, sozialak eta zientifikoak; oso kontziente zen bere lanaren eragin sozial eta inplikazioez. Batik bat hezkuntza landu zuen: bere ikerketa guztia banakoak kultura nola jasotzen zuen aztertzera bideratu zuen, kulturaren transmisiora hain zuzen. Determinismo biologikoa aztertu zuelako egin zen ospetsu: genero-rolak. Hauek, gizarte batetik bestera aldatu egiten zirela baieztatu zuen. Nortasun-ezaugarri gehienak sexu biologikoari loturik ez zeudela zioen. Baita giza-izaera moldagarria dela eta kultur baldintzen arabera egokitzen dela.[1]
Margaret Mead Philadelphian jaio zen 1901eko abenduaren 16an. Bere bizitzan beti izan zuen heziketak leku garrantzitsu bat, izan ere aita ekonomia irakaslea zen Wharton School-en. Amak hainbat ikerketa soziologiko egin zituen, batik bat, etorkin italiarrekin. Margaret amarekin joaten zen etorkinak elkarrizketatzera, eta horrela, gaztetatik barneratu zuen datu bilketaren teknika.
Samoara bere bidaia famatua egin aurretik, Meadek harreman labur bat izan zuen Edward Sapir hizkuntzalariarekin. Hala ere, Sapirren ikuspegiak emakumeen inguruan (ezkontzan edo profesionaltasunean, adibidez) onartezinak ziren Meadentzat. Samoara joan zelarik, Sapir ezkondu zela jakin zuen han Meadek, eta okasio horretan harekin gurutzatu zituen gutunak erre zituen.[2]
Gero, hiru aldiz ezkondu egon zen Mead. Lehenik Luther Cressmanekin eta gero bi antropologo kiderekin, Reo Fortune eta Gregory Batesonekin, zeinarekin alaba bat izan zuen, hau ere antropologoa, Mary Catherine Bateson. Bere biloba, Sevanne Margaret Kassarjian, antzerki eta telebistako aktorea da eta profesionalki Sevanne Martin izenarekin egiten du lan.
Meadek ere oso harreman estua zuen Ruth Benedict antropologoarekin (Sapir bera honen bidez ezagutu zuen). Bere gurasoei buruzko memoria liburuan, With a Daughter 's Eye, Mary Catherine Batesonek dio Benedict eta Meaden arteko harremana neurri batean sexuala izan zela.
Rhoda Métraux antropologoarekin lankidetza pertsonal eta profesional estuan eman zituen azken urteak, eta 1955etik 1978an hil zen arte harekin bizi izan zen, eta kasu honetan ere erlazio erromantiko bat egon zela suposatzen da, Mead bisexuala izan zelako seinale.[3]
Margaret Mead New York hirian hil zen 76 urte zituela.
Psikologia ikasketak egin zituen eta 1925an Antropologian doktoratu zen, Columbiako Unibertsitatean. Franz Boas-en eta Ruth Benedict-en ikasle izan zen. Columbiako Unibertsitatean jardun zuen 1945. urtetik aurrera antropologia-irakasle lanetan. Antropologian eragin handiena izan duen emakumea izan da. Ikerle ausarta izan da ikerketei eta ikuspuntuei dagokienez. Askotariko gaiak landu ditu: rol-sexuala eta izaera, haurren garapen eta aldaketa kulturalak, besteak beste. Kulturaren azterketa sentikorra egin ohi zuen.[4] [5]
Kultura desberdinetan haurren hezkuntza eta heziketa ikertu zuen lehen antropologoa izan zen. Gaur egun, Mead-en heziketa teoriaren lanak oinarrizkoak dira.[6]
1925ean egin zen lehen tokian tokiko lana, Samoan. Bertan neska nerabeak aztertu zituen; Samoako neskak askeak ziren eta plazerari dagokionez, mendebaldekoen aurkako irudia eman zuen. “Coming of Age in Samoa” (1928) liburuan batu zituen ezaugarri hauek, eta liburua best-sellerrak izan zen. Lan honen ondoren zera ondorioztatu zuen: kultura bakoitzeko beharrek definitzen dute norbanakoak hartzen duen izaera.
1929. urtean Manus-era, Ginea Berrira joan zen; haurrak hezteko eta sozializatzeko helduek erabiltzen dituzten istorioak, ipuinak eta kontakizunak ikertu zituen. “Growing up in New Guinea” (1930) argitaratu zuen, eta honekin, bertako haurrek irudimen gehiago zutela frogatu nahi izan bazuen ere, ez zuen lortu.
Ginea Berrian egindako lanarekin, gizarte bakoitzaren genero-rolak desberdinak zirela ikusi zuen. Balin egon zenean, haurtzarotik helduarorako aldia, eta gizarteak, aldi hau, sinboloen bidez nola irudikatzen duen aztertu zuen.
Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, 1944an, Benedict-ekin batera Institute for Studies sortu zuen. Garai hartan, pentsaera pesimista zen nagusi eta Margaret-ena positibistatzat jotzen zen. Mead-ek, gizakiak aldatzeko aukera zeukala zioen, hobetzekoa. Arrazakeria, naturaren esplotazioa… ikasitako jokabideak zirela zioen, eta gizakia printzipio sozial berriak sortzeko gai zela. Giza talde batek gizartea aldatzeko gaitasuna duela pentsatzen zuen.
Ikerketa antropoligiko horietan eragin handiena izan zuena izan zen 1928ko “Coming of Age in Samoa” ('Adin nagusiko bihurtu Samoan'). Ez bakarrik beren edukiengatik, baita Mead hil ondoren polemika luze baterako motibo izan delako.
Meadwk Samoako egun idiliko tipiko baten deskribapenarekin hasten du liburua. Ondoren, haur hezkuntza deskribatzen du, haurren jaiotzatik hasita, erritual festa luze batekin ospatzen dena. Jaio ondoren, ordea, Mead-ek deskribatzen du nola gehienetan haurrak jaramonik egiten zaizkien, neskek batzuetan esplizituki erritualki jaramonik egiten ez dietelako, jaio ondoren nerabezarora arte. Haurrak diziplinatzeko hainbat metodo deskribatzen ditu. Gehienek gorputz-zigorren bat dakar, hala nola, eskuekin, palmondoekin edo oskolekin jotzea. Hala ere, zigorra gehienbat errituala da eta ez du kalte larririk eragin nahi. Haurrak oso txikitatik lan esanguratsuak egitea espero da. Hasieran, bi sexuetako ume txikiek umeak zaintzen laguntzen dute. Haurrak hazten diren heinean, ordea, mutilen heziketa arrantzara pasatzen da, eta neskak umeen zaintzara bideratzen dituzte. Hala ere, samoarrentzat adinaren kontzeptua ez da mendebaldeko berdina. Samoarrek ez dute jaiotze egunen jarraipena egiten, eta heldutasuna ez dute bizirik dauden urteen arabera epaitzen, baizik eta umearen kanpoko aldaketa fisikoen arabera.
Meadek deskribatzen duen samoar indibidualaren psikologia Mendebaldekoa baino sinpleagoa eta zintzoagoa da, eta sexuaren inguruko neurosiek gutxiago eragiten dutela han ondorioztatu zuen. Samoarrak askoz erosoago daudela deskribatzen du hilekoa bezalako gaiekin eta sexu harremanei ez-monogamikoekin informalagoak direla. [8]
Sexu harremanen gaineko ikuspegi honek eragin ditu kritikak gero. 1983an, Mead hil eta bost urtera, Derek Freemanek, Samoan bizi zen Zeelanda Berriko antropologoak, liburu desmitifikatzaile bat argitaratu zuen (Margaret Mead and Samoa: The Making and Unmaking of an Anthropological Myth) non Mead-en aurkikuntza nagusi guztiak zalantzan jarri zituen.[9] 1988an, Frank Heimansek zuzendutako Margaret Mead and Samoa filmaren filmazioan parte hartu zuen Freemanek, eta Mead-en jatorrizko informatzaileetako bat agertu zen bertan, emakume adinekoa orduan, baina han aitortu zuen berak eta bere lagunak Mead-i nerabe zirenean emandako informazioa faltsua zela zin eginez. Sexu askatasuneko egoera baten deskribapena baino, neskek abentura interesgarri baina funtsean faltsuak kontatu zizkiotela Meadi, hori zen inplikazioa. Freemanek datu gehiago ere ekarri zituen eztabaidara, bereziki sexu-ohituretan samoarrak beste hainbat herri bezain itxiak eta tabuzaleak izan zitezkeela.
1990eko hamarkadan, Meaden papera zalantzan jartzen zuen argitarapen gehiago kaleratu zituen Freemanek.
2009an, eztabaidaren berrikuspen zehatza argitaratu zuen Paul Shankmanek. [10] Mead-en ikerketa funtsean zuzena izan zela ondorioztatu zuen, eta baita Freemanek bere datuak cherry picking teknikekin jaso zituela, gaizki marraztu zituela horrela Mead eta Samoako kultura. [10] [11] [12]
Margaret Mead-ek bere burua desbideratutzat zeukan, hau da, ez zuen bere gizarteak, AEBtako kulturak, bera bezalako emakume batentzat zituen profilaren ezaugarriak betetzean.[13] Txikitatik izan zuen garrantzia bere etxean familiak, heziketak, samurtasunak, amatasunak eta abarrek, eta emakumea eta profesional izan arren, barneratuta zuen jokabide horrekin jarraitzen zuen. Itxuraz AEBtan emakume profesionalak ez ziren etxean asko egoten, beraz ez ziren etxeko gauzez arduratzen, haurrekin ez zuten denbora asko igarotzen… eta berak hau guztia egiten zuen. Feminista zen, XX. mendeko teoria feministaren aitzindari izan zen. Kultura era holistikoan ulertu behar dela dio eta horrela aztertzen du: giza-bizitzaren arlo guztiak harremanetan daudela dio.[14]
Erlatibismo kulturala azpimarratzen du; kultura dibertsitatea errekurtsotzat jotzen du eta ez beste hainbatek bezala, oztopotzat. Beste gizarte batzuk aztertuz asko ikasi daitekeela pentsatzen duenetarikoa da.
"Ez zalantzan jarri konprometiturik eta etengabe diharduten herritar multzo txiki batek mundua aldatzeko ahalmena daukanik. Izan ere, hori izan da beti hori lortzeko bide bakarra". Margaret Mead.[15]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.