Maria Muzytxuk
xakelari ukrainarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Maria Olehivna Muzytxuk (ukraineraz: Марія Олегівна Музичук; Lviv, Ukraina, 1992ko irailaren 21a) xake jokalaria da, nazioarteko maisu handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 2015etik 2016ra.
Bi aldiz irabazi du emakumezkoen Ukrainako Xake Txapelketa: 2012an eta 2013an. 2015ean emakumezkoen munduko xake txapelketa irabazi zuen finalean Natalia Pogonina errusiarra garaitzean (2½–1½). Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun tituluaz gain, garaipen horri esker Nazioarteko Maisu Handi titulua ere eskuratu zuen. 2016ko emakumezkoen munduko xake txapelketan Hou Yifan txinatarraren aurka galdu zuen txapeldun titulua (3-6).
Mariaren ahizpa Anna Muzytxuk ere nazioarteko maisu handia da, eta emakumezko xake jokalari onenetakoa.
Remove ads
Kanpo estekak
- (Ingelesez) FIDE
- (Ingelesez) Chessgames
| Aurrekoa Hou Yifan |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 2015-2016 |
Ondorengoa Hou Yifan |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads