Martin Rodbell
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Martin Rodbell (Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 1925eko abenduaren 1a - Chapel Hill, Ameriketako Estatu Batuak, 1998ko abenduaren 7a) biokimikaria izan zen. 1994ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Alfred G. Gilmanekin batera, G proteinen aurkikuntzagatik.
Judu familia batean jaio zen. 1944an Johns Hopkins Unibertsitatean ikasketak eten behar izan zituen Estatu Batuetako Itsas Armadako irrati operadore izateko Bigarren Mundu Gerran. Gerra ostean unibertsitatera itzuli zen eta 1949an biologian lizentziatu zen. 1954an biokimikako doktoretza egin zuen Washingtongo Unibertsitatean.
1956an ikertzaile postua lortu zuen Bihotzeko Institutu Nazionalean. Organismo biologikoen eta ordenagailuen arteko informazioa prozesatzeko sistemen antzekotasuna ikertu zuen eta G proteinak eta zeluletan duten transmisio-papera aurkitu zituen.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
