Maurice Challe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Maurice Challe (Le Pontet, 1905eko irailaren 5a - Paris, 1979ko urtarrilaren 18a) frantziar jenerala izan zen.
Pilotu militarra izan zen eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta De Gaulle jenerala boterera iristen lagundu zuen. 1955etik 1960ra Frantziako hegazkinen buru izan zen Aljerian.
Aljeriako Gerran, arrakastaz zuzendu zituen kontrainsurgentzia operazioak. 1960tik 1961era, Europa erdialdeko indar aliatuen komandante burua izan zen.
1961eko apirilean Aljerreko putschean parte hartu zuen Raoul Salan, Edmond Jouhaud eta André Zeller jeneralekin. Kolpearen porrotaren ondoren, hamabost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 1966an askatu zuten eta 1968an amnistiatu.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
