Mauser

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mauser
Remove ads

Mauser edota Mauser-Werke Oberndorf Waffensysteme GmbH Alemaniako armagintza enpresa izan zen. 1872an Wilhelm eta Paul Mauser anaiek Württemberg lurraldeko Oberndorf am Neckar udalerrian sortu zuten. Egoitza nagusia Baden-Württemberg estatuko Isny im Allgäu udalerrian zuen.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean sekulako hedapena izan zuen, bere armak munduko herrialde ugaritara esportatuz. Ospea bere armen kalitate gorena eta Bigarren Alemaniar Inperioan Prusiako gudarosteak arma eskariak egiteagatik bereganatu zuen.

Beste armagintza enpresa askok bere armak diseinatu eta ekoizteko unean Mauser errepetizio eta giltzarrapo sistemadun fusilak oinarritzat hartu zituzten. AEBtako Winchester armagintza enpresak Mauser etxeko M98 fusil modeloa Winchester 70 Modeloa fusila diseinatu eta ekoizteko eredutzat hartu zuen.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads