Max Mosley

From Wikipedia, the free encyclopedia

Max Mosley
Remove ads

Max Rufus Mosley (Londres, 1940ko apirilaren 13a - ibidem, 2021eko maiatzaren 23a) ingeles auto-pilotu eta kirol buruzagia izan zen. Nazioarteko Automobilismo Federazioko presidente izan zen 1993tik 2009ra.

Datu azkarrak presidentea, Bizitza ...

Oswald Mosley politikari faxista britainiarraren eta Diana Mitford idazlearen semea izan zen. Fisika ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean eta zuzenbidea Londresen. Abokatu gisa lan egin zuen eta patente eta marketan espezializatu zen. Auto lasterketetan pilotu gisa parte hartu zuen afizionatu mailan. 1969tik March Engineering eskuderiaren sortzaile eta jabekide izan zen, eta konpainiaren ordezkaria izan zen 1 Formulako Eraikitzaileen Elkartean (FOCA). Bernie Ecclestonekin batera FOCA ordezkatu zuen Nazioarteko Automobilismo Federazioan (FIA). FIAko buruzagi izan zen amasei urtez.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads