Merovingiar leinua

From Wikipedia, the free encyclopedia

Merovingiar leinua
Remove ads

Merovingiar[1] leinua (latinez Merovingi, antzinako anglosaxoiaz, Merewīowing) V. eta VIII. mendeen artean egungo Frantzia, Belgika, eta Alemaniako zati batean gobernatu zuen leinu frankoa izan zen. Leinuaren sortzailea Meroveo buruzagi frankoa izan zen eta lehendabiziko erregea, Klovis I.a (481511).

Thumb
Merovingiar leinuak finkatutako Frankoen Erresuma.

Historia

Meroveoren ondorengo Klovis (481-511) frankoen lehen erreinuaren sortzaile eta bateratzailea izan zen. Errege hori kristau egin zen, bere herriarekin batera, 496an, eta ia Galia guztia izan zuen bere eskuetan. Bere testamentuan, erresuma semeen artean banatu zen. Hala ere, merovingiar erregeek Burgundia eta Germania menderatu zituzten. 558561 bitartean Klotario I.ak erresuma batzea lortu zuen[2].

Beste merovingiar errege aipagarri bat Dagoberto I.a (629-638) izan zen, hainbat urtez bereizirik egon ostean, erresuma frankoak batu zituena[2]. Dagoberto hil ondoren, dinastiak behera egin zuen, eta denbora pasa ahala erregeen maiordomoak benetako errege bihurtu ziren. 751n, gorteko maiordomo Pepin Laburrak (Karlos Martelen semeak) merovingiar erregeen aginteari amaiera eman zion, Txilderiko III.a kargutik kenduz. Era horretan Karolingiar leinuaren agintaldia hasi zen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads