Michael Stich

tenislari alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Michael Stich
Remove ads

Michael Detlef Stich (Elmshorn, 1968ko urriaren 18a) alemaniar tenislari ohia da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Bere ibilbidean banakako hemezortzi txapelketa eta binakako hamar irabazi zituen. Bere garaipenik garrantzitsuena 1991ko Wimbledongo txapelketan izan zen, Boris Becker herrikidearen aurka. Gainera, 1994ko Ameriketako Estatu Batuetako Irekiko eta 1996ko Roland Garros txapelketako finalista izan zen.

Binakako kategorian Wimbledongo txapelketa irabazi zuen John McEnroerekin batera eta urrezko domina 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan Boris Beckerrekin batera.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads