MicroRNA
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
microRNA (miRNA) RNA ez-kodifikagarri harizpi-sinpleko molekula txikia da, 21 eta 23 nukleotido artean dituena[1]. Landare, animalia eta birus batzuetan aurki daitezke. miRNA molekulen funtzioen artean daude RNA isiltzea eta transkripzio-osteko gene-adierazpenaren erregulazio[2][3]. miRNA-en mRNA molekulen sekuentziak konplementatzen dituzte[4], eta ondoren mRNA molekula horiek isiltzen dituzte prozedura hauetako bat jarraituz[5]:
- mRNA harizpia bi zatitan banatuz.
- mRNAren desegonkortzea bere poliadenilazio isatsa laburtuz.
- mRNA proteinetan itzul dadila ekidinez.

Gizakiengan eta gainontzeko animaliengan, miRNAren ekintza nagusia mRNA desegonkortzea da[6][7].
miRNAren ekintza-bidea RNA interferitzaile txikien (siRNA) eta RNA interferenteen (RNAi) antzekoa da, baina miRNAren kasuan bere buruaren gainean tolesten diren RNA transkripzioetan du jatorria, eta siRNAk harizpi bikoitzeko RNA sekzio luzeagoetatik eratortzen da. Giza genomak 1900 miRNA inguru kodetzeko aukera izan ditzake[8], hala ere MirGeneDB datu-basean ziurtzat hartzen diren 500 giza miRNA baino ez dira jasotzen[9].
miRNAk oso ohikoak dira ugaztunen zelula askotan[10][11]. Gutxi gorabehera gizakien eta beste ugaztunen zelulen %60 inguruan eragiten duela ematen du[12][13]. miRNAk eboluzioak ondo kontserbatu ditu, eta beraz funtzio biologiko garrantzitsua dute[14]. 90 animalia familia daude ugaztun-arrain azken arbaso komunetik euren miRNAk mantentzen dituztela. miRNA hauetako gehienek funtzio garrantzitsuak dituzte, saguekin egin diren esperimentuek erakutsi dutenez.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
