Milan
italiako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Milan[1] (italieraz: Milano, /miˈlaːno/ ahoskatua; milaneraz, Milan) Italiako hiriburu ekonomikoa da eta bigarren hiri handiena. Padaniako ordokian dago, pianura padana delakoan. Lombardiako hiriburua da. Halaber, Europar Batasuneko bosgarren metropoli-barrutirik handiena da.
Remove ads
Historia
Italiako iparraldeko zeltek fundatu zuten Milan, K.a. 600. urtean, gutxi gorabehera eta erromatarrek K.a. 222. urtean konkistatu eta Mediolanum izena eman zioten.
Erromatar inperioaren IV. mendean garrantzia irabazi zuen, eta 313an, bertan erredaktatu zen Erromako historiako dokumentu inportanteenetako bat, Milango Ediktua, kristautasunaren onarpena eta jarraian nagusitasuna ekarri zuean. Horren ondorioz, eliza asko eraiki ziren bertan, eta IV. mendean, San Anbrosio apezpikuaren garaian, hiria Mendebaldeko Erromatar Inperioaren hiriburu bihurtu zen. Garai hartakoa da San Lorenzo Maggiore eliza, Milango zaharrena[2].
Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zenean, Milanen heruloak eta ostrogodoak izan ziren nagusitu ziren lehen barbaro germaniarrak. 569an lonbardiarrek hiria konkistatu zuten, eta 774. urtera arte beren esku eduki zuten, Karlomagnori eskualdatu zioten arte. Egungo eskualde izena herri hari zor zaio.
Milango Errege Jauregia, XIII. mendean eraikitzen hasi zena, hiriko gobernuaren egoitza izan zen mendeetan zehar. XV. mendean, Milango dukerria Visconti eta Sforza familiek gobernatu zuten, eta Leonardo da Vinci bezalako artistak mantentzen zituzten haien zerbitzura; hiria Pizkundearen korronteetan sartu zuten.
Garai hartako distiraren ondoren, beste gatazka-aldi bat iritsi zen: hiria frantsesek konkistatu zuten eta Paviako guduan galdu ondoren (1525) Karlos V.aren inperio espainiar-alemanaren parte izatera pasa zen. Espainiar inperioaren domeinuak 1713ra arte iraun zuen, Utrechteko Itunaren bidez hiria Austriaren esku geratu zen arte.
Frantziako Iraultzaren ondoren, Napoleonek Milan okupatu zuen, eta jarraian 1805ean bere burua Italiako lehen erregetzat izendatu zuen. 1859an, Austriak Piamonte-Sardiniako Erresumari utzi zion probintziaren gaineko kontrola, gerora Italiako erresuma izango zenaren lehen jatorrizko lurraldea. Hiria italiar nazionalismoaren zilbor bihurtu zen aro horretan. 1865 eta 1877 bitartean eraikitako Vittorio Emanuele II.aren Galeria dotorea garai historiko hartako ondarea da.
Milan Italiako historiaren erdigunea izan zen eta 1906ko Erakusketa Unibertsalaren egoitza. Bi gerrate mundialen arteko garaian, Italiako faxismoaren sorlekuetako izan zen. Gainera, gerra osteko berreraikuntza industrialaren eragile nagusietako bat izan zen.
Gaur egun, Milan Europako gune ekonomiko garrantzitsua bilakatu da, industrian eta hirugarren sektore ekonomikoan (modan, bereziki) euskarritu den hiri kosmopolita baita.
Remove ads
Demografia
Hiriak 1.308.735 biztanle ditu eta hiriguneak, 4.280.820 biztanle. Era berean, gune metropolitarrak 7.400.000 biztanle ditu.
Askok eta askok Milan Italiako hiriburu ekonomikoa dela diote. Izan ere, Milan Europar Batasuneko hiririk aberatsenetarikoa da, Italiako Burtsaren egoitza eta gune komertzial eta finantzierorik nagusietakoa. Horrez gain, Milaneko Azoka Italiako nagusia da, baita munduko handienetako bat. Azkenik, Parisekin batera, mundu osoko modaren hiriburuetako bat da.
Remove ads
Geografia
Mugakideak
Milanek honako udalerri hauekin egiten du muga:
Klima
Remove ads
Kultura
Italiako kultur gune garrantzitsua da, Erroma bezala, baina modu desberdinean. Nahiz eta historian haren presentzia Italiako hiriburua baino askoz apalagoa izan, egun munduko lehen mailan dago, musika-, literatura-, arte- eta, batez ere, moda-kontuetan.
Milango Katedrala (Duomo esaten zaio) hiriko lekurik ezagunena da, bai haren arkitektura arranditsuagatik, baita haren esanahi katolikoagatik; eraikitze lanak 1386ean hasi ziren eta 1805ean ofizialki bukaera eman zitzaion.
Munduko katedralik handiena da, Sevillakoaren ondoren, barruan 40.000 pertsona sar baitaitezke.
Remove ads
Iruditegia
- Milango katedrala eta Vittorio Emanuele II galeria
- San Anbrosio basilikako atrioa.
- Fossati antzokiaren fatxada.
- UniCredit dorrea (garapen ekonomiko berriaren adierazgarri), Porta Nuova parkean.
- San Siro edo Giuseppe Meazza estadioa, Milango futbol zelai nagusia.
Kirola
AC Milan eta FC Internazionale (Milango Inter) futbol taldeak hiriko kirol elkarte nagusien artean ditugu, Olimpia Milano saskibaloi taldearekin batera. Hirurek ibilbide arrakastatsua dute Europako txapelketetan.
Txirrindularitzaren arloan, Milan-San Remo lasterketa klasikoa nazioartean oso ezaguna da.
Hedabideak
- Corriere della Sera egunkaria.
Milandar ospetsuak
- Benedetto Menni (1841-1914), ospitaleen arloko apaiza.
- Giovanni D'Anzi (1906-1974), musikaria eta abeslaria.
- Italo Terzoli (1924-2008), zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Gino Bramieri (1928-1996) aktorea eta umorista.
- Aldo Rossi (1931-1997), arkitektoa.
- Silvio Berlusconi (1936-2023), enpresari eta politikaria, Italiako lehen ministroa izandakoa.
- Una Chi (1942-), idazlea.
- Elisabetta Viviani (1953-) abeslaria, telebista aurkezlea eta aktorea.
- Maurizio Milani (1961-) umorista eta aktorea.
- Benedicta Boccoli (1966-), aktorea.
- Paolo Maldini (1968-), futbolaria.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads