Modest Cuixart

margolari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Modest Cuixart
Remove ads

Modest Cuixart i Tàpies (Bartzelona, 1925eko azaroaren 2a - Palamós, 2007ko urriaren 31) pintore, grabatzaile eta eszenografo katalana izan zen. Dau al Set aldizkariaren eta izen bereko talde surrealistaren sorreran parte hartu zuen (1948). 1950eko hamarkadan Parisa jo zuen, eta espresionismoaren inguruan ibili zen. Obra grafiko zabala egin zuen, baita zenbait antzerki obratarako dekoratu eta jantziak diseinatu ere. São Pauloko V. Bi Urtekoan Pintura saria eman zioten 1959an, eta Kasseleko Dokumentan (Alemania) aurkeztu zituen bere lanak.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Palafrugellera aldatu joan eta bertan, Josep Pla ezagutu zuen, 1971. urtean. Hurrengo urteetan, hainbat erakusketa egin zituen estatuko zein atzerriko hirietan: Paris, Madrid, São Paulo, Amsterdam, Tokio, Basilea, Girona, Bartzelona, Milan eta abar.

80ko hamarkadan, Parisko Unesco Etxean, erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen, eta horrez gain, Generalitat Catalanako San Jorgeren Gurutzea eta Elisabet Katolikoaren Gurutzea jaso zituen. 1998. urtean, "Fundación Cuixart" eratu zen Palafrugellen bertan, eta 1999.ean Kultura Ministerioko "Arte Ederretako Merituaren Domina" jaso zuen Joan Karlos I.aren eskutik.

Remove ads

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modest Cuixart Aldatu lotura Wikidatan
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads