Multibibratzaile

Uhin karratu itxurako edo pultsu-itxurako seinaleak sortzen dituen zirkuitua. Multibibratzaileak astableak, monoegonkorrak edo biegonkorrak izan daitezke. From Wikipedia, the free encyclopedia

Multibibratzaile
Remove ads

Multibibratzaileak edo multibibradoreak bi egoera dituzten osziladoreak, tenporizadoreak eta flip-flopak inplementatzeko erabiltzen diren zirkuitu elektronikoak dira.

Thumb
BJT transistoreez egindako bistablea.
Thumb
BJT transistoreez egindako astablea.

Hiru multibibratzaile mota daude:

  • Multibibratzaile astablea: bi egoera metaegonkor dituen zirkuitua da. Hau da, zirkuitua ez da inoiz egoera egonkor batean gelditzen eta egoera batetik bestera pasatuko da etengabe.
  • Multibibratzaile biegonkorra: bi egoera egonkor dituen zirkuitua da. Zirkuitua beti bi egoera egonkorretako batean dago eta ez da beste egoerara igarotzen zirkuituari eragiten ez zaion arte. Zirkuitu honi flip-flopa ere esaten zaio.
  • Multibibratzaile monoegonkorra: egoera egonkor eta egoera metaegonkor bana dituen zirkuitua da. Zirkuitua egoera egonkorrean dago zirkuituari eragiten ez zaion arte. Zirkuituari eragiten zaionean, tentsio-disparo baten bidez, egoera metaegonkorrera igaroko da eta denbora jakin bat pasa ondoren egora egonkorrera itzuliko da.

Zirkuitu multibibratzailerik ezagunena 555 zirkuitu integratua da.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads