Munduko Meteorologia Erakundea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Munduko Meteorologia Erakundea
Remove ads

Munduko Meteorologia Erakundea (ingelesez: WMO, World Meteorological Organization) Nazio Batuen Erakundearen barneko erakunde espezializatu bat da, 1947an sortua (eta 1950ean ezarria), eta haren helburua da estatuetako meteorologia-zerbitzuen arteko lankidetza ziurtatzea eta erraztea eta neurketa-tresnak eta behaketa-metodoak batzea.

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...

189 estatu eta lurralde kide ditu (). Haren jatorria Nazioarteko Meteorologia Erakundea da, 1873an Vienan sortu zen erakundea.

WMOren egoitza nagusia Genevan dago, Suitzan.

Remove ads

Egitura

WMOk 250 langile inguru ditu. Honela osatuta dago:

  • Munduko Meteorologia Kongresua. Lau urtez behin egiten da, eta berari dagokio WMOren politika erabakitzea. Estatu kide bakoitzak ordezkari iraunkor bat du, estatuko meteorologia- edo hidrometeorologia-zerbitzu ofizialeko burua izan behar duena.
  • Batzorde Betearazlea. Berari dagokio Kongresuaren erabakiak gauzatzea. Urtean behin biltzen da.
  • Sei eskualde-elkarte, eskualde-mailako arazoetarako: I (Afrika), II (Asia), III (Hego Amerika), IV (Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe), V (Hego-mendebaldeko Pazifikoa) eta VI (Europa). Antartika ez dago inongo eskualde-elkartetan.
  • Zortzi batzorde tekniko, WMOri eta estatuetako meteorologia-zerbitzuei aholku teknikoak emateko
  • Idazkaritzak, idazkari nagusia buru, WMOren jarduerak koordinatzen ditu.
Remove ads

Helburuak

Erakundearen helburuak hauek dira:

  • Nazioarteko lankidetza bideratzea, meteorologia-behaketak eta kidekoak egiteko estazio-sareak sortzeko.
  • Meteorologia-informazioa azkar trukatzeko sistemak sortzea eta mantentzea sustatzea.
  • Meteorologia-behaketen normalizazioa sustatzea, eta behaketen eta estatistiken argitalpen uniformea ziurtatzea.
  • Meteorologiaren aplikazioa areagotzea abiazioan, itsas nabigazioan, uraren arazoetan, nekazaritzan eta beste giza jarduera batzuetan.
  • Hidrologia operatiboaren arloko jarduerak sustatzea eta zerbitzu meteorologikoen eta hidrologikoen arteko lankidetza estuari eustea.
  • Meteorologiaren ikerketa eta irakaskuntza sustatzea, eta jarduera horien nazioarteko alderdien koordinazioan laguntzea.
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads