National Football League

From Wikipedia, the free encyclopedia

National Football League
Remove ads

National Football League (euskaraz Futbol Amerikarreko Liga Nazionala), bere ingelesezko siglak diren NFLgatik ezagunagoa, AEBetako amerikar futbol profesional ligarik handiena da, eta herrialde honen kirol jabetzarik handienatzat hartzen da. NFLk Kirol Elkarte izaera juridikoa hartzen du, bere kideek kontrolatzen dutena. 11 taldek sortu zuten 1920an American Professional Football Association izenarekin (ligak bere izena American Professional Football Leaguegatik aldatu zuen 1921ean, 1922an gaur egun duenagatik aldatzeko). Gaur egun, NFL AEBetako zenbait hiri eta eskualdetan ezarrita dauden 32 frankiziak osatzen dute. Bi konferentziatan banatzen da: Nazionala (NFC) eta Amerikarra (AFC). Era berean, konferentzia bakoitza lau dibisioz osatuta dago (Iparraldea, Hegoaldea, Ekialdea eta Mendebaldea), eta hauetako bakoitza lau talde ezberdinez.

Datu azkarrak Kirola, Sorrera ...

Denboraldi erregularrak hamazazpi asteko egutegi batean datza, hauetan zehar talde bakoitzak atseden aste bat duelarik (bye week deitua), dibisio bereko arerioen aurkako sei partidetan datzalarik, baita dibisioarteko eta konferentziarteko zenbait partidetan ere. Denboraldia iraileko lehen aste osoko osteguneko gauean hasten da (Labor Dayaren ondorengo osteguna) eta urtarrila hasiera arte jarraitzen du.

Denboraldi erregularra amaitzean, konferentzia bakoitzeko sei taldek playoffak jokatzen dituzte, zuzeneko kanporaketako sistema bat partidu bakarrean hamabi taldeen artean, txapelketa lortzeko amaierako partidua den Super Bowl ospetsuarekin amaitzen dena. Partidu hau aldez aurretik erabakitako zelai batean jokatzen da, ohi NFLan talderen bat duen hiriren batean. Hurrengo astean Pro Bowla jokatzen da Hawaiiko hiriburua den Honolulun, non bi konferentziek elkarren aurka jokatzen duten, bakoitza urte horretako bere jokalaririk hoberenekin osatua.

Remove ads

Talde Nagusiak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads