From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazio zeltak Europako mendebaldeko herrialdeak dira, hizkuntza zeltak erabiltzen dituztenak.
V. mende arte, Britainiar Uharteak osoki eta Mendebaldeko Europaren zati bat zeltak ziren. Mendeen iraganean, hizkuntza zeltak eta kultura kontinentearen ipar-mendebaldeko muturretan besterik ez ziren mantendu ahal izan; izan ere, bazter haietan, erromanizazioa berandu edota batere ez zen iritsi, eta germaniar jatorriko herrialdeek (Angloak, jutoak, bikingoak, saxoiak, normandiarrak...) ez zituzten guztiz menperatu edota asimilatu.
Gaur egun, sei naziok betetzen dituzte irizpide horiek, Iberiar penintsulako lurralde batzuek ere beren burua zeltatzat hartzen duten arren.
Liga Zelta erakundearen arabera honako sei herrialde hauek dira:
Herrialdea | Izen zelta | Hizkuntza | Herritar izena | Biztanleak | Hiztunak |
Eskozia | Alba | Gaelera (Gàidhlig) | Eskoziar | 5 milioi | 92.400 (%1,8) |
Irlanda | Éire | Irlandera (Gaeilge) | Irlandar | 6 milioi | 355.000- 1,8 milioi (%5,9) |
Man | Ellan Vannin | Manxera (Yn Ghaelg) | Manxar | 70.000 | < 1.700 (< %2,4) |
Gales | Cymru | Galesa (Cymraeg) | Galestar | 3 milioi | > 750.000 (> %25) |
Kornualles | Kernow | Kornubiera (Kernewek) | Kornubiar | 500.000 | 3.500 (%0,7) |
Bretainia | Breizh | Bretainiera (Brezhoneg) | Bretoi | 4 milioi | 500.000 (%12,5) |
Euskaraz | Irlandera (Gaeilge) | Eskoziako gaelera (Gàidhlig) | Manxera (Gaelg) | Galesera (Cymraeg) | Kornubiera[1] (Kernowek) | Bretainiera (Brezhoneg) |
---|---|---|---|---|---|---|
Irlanda | Éire | Èirinn | Nerin | Iwerddon | Iwerdhon | Iwerzhon |
Eskozia | Albain | Alba | Nalbin | yr Alban | Alban | Alban/Skos |
Man Man Uhartea | Manainn Oileán Mhanann | Manainn Eilean Mhanainn | Mannin Ellan Vannin | Manaw Ynys Manaw | Manow Enys Vanow | Manav Enez Vanav |
Gales | an Bhreatain Bheag | a' Chuimrigh | Bretyn | Cymru | Kembra | Kembre |
Kornualles | an Chorn | a' Chòrn | y Chorn | Cernyw | Kernow | Kernev-Veur |
Bretainia | an Bhriotáin | a' Bhreatainn Bheag | y Vritaan | Llydaw | Breten Vian | Breizh |
Britainia Handia | an Bhreatain Mhór | Breatainn Mhòr | Bretyn Vooar | Prydain Fawr | Breten Veur | Breizh Veur |
Nazio zeltak | náisiúin Cheilteacha | nàiseanan Ceilteach | ashoonyn Celtiagh | gwledydd Celtaidd | broyow keltek | broioù Keltiek |
Hizkuntza zeltak | teangacha Ceilteacha | cànain/teangan Cheilteach | çhengaghyn Celtiagh | ieithoedd Celtaidd | yethow keltek | yezhoù Keltiek |
Argentinako Chubuteko probintzian bizi dira galestar jatorriko milaka pertsona, horietako batzuk galesdunak.
Kanadan, Eskozia Berrian bizi dira gaelikodunak (Cape Bretonen bereziki), eta Ternuan irlanderadunak.
Penintsularen iparraldean, herrialde batzuek ez dituzte nazio zeltatzat hartzeko historia edo hizkuntza irizpideak betetzen, baina ustezko arrazoi "kulturalak" direla eta, euren burua zeltatzat hartzen dute. Galizia eta Asturies dira nagusiki; eta, neurri apalago batean, Leon eta Kantabria ere bai.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.