Neil Diamond

From Wikipedia, the free encyclopedia

Neil Diamond
Remove ads

Neil Diamond (Brooklyn, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1941eko urtarrilaren 24a) kantaria eta musikagilea da. Bere baritono ahots gozoagatik eta musika-doinu melodikoengatik ezaguna.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

1960ko hamarraldiaren hasieran hasi zen abestiak idazten, Broadwayko Brill Building musika-industriarako. 1965 eta 1968 bitartean pop musika grabatu zuen Bang diskoetxearentzat: Cherry Cherry (1966), Girl, You´ll Be a Woman Soon (1967). Hurrengo urteetan arrakasta handiko kantuak idatzi zituen, hala nola Sweet Caroline (1969) eta Song Sung Blue (1972). Azkeneko horrekin Estatu Batuetako disko salduenen zerrendako aurreneko lekua lortu zuen. Hot August Night (1973) zuzenean grabatutako diskoan agerian geratu zen bere eta bere entzuleen arteko harreman on eta beroa.

Urte horretan bertan, Hall Bartleten Juan Salvador Gaviota filmaren soinu-bandarekin, filmak berak baino arrakasta handiagoa lortu zuen. Beautiful Noise (1976) diskotik milioi bat disko baino gehiago saltzea lortu zuen. Barbra Streisandekin batera kantatuz grabatu zuen kantak ere, You Don´t Bring Me Flowers (1978), disko salduenen zerrendako lehen postua lortu zuen. Richard Fleischerren Jazz kantaria filmaren bertsio berriaren protagonista izan zen, eta harentzako soinu-banda ere, oso ospetsu egin zena, berak idatzi zuen.

1980ko hamarraldian disko-sail bat argitaratu zuen, arrakasta handiz. Horien artean aipagarriena Primitive (1984) da, hamar disko salduenetako bat izatera iritsi baitzen. 1996an, Atlantako Olinpiar Jokoen kariaz, Tennessee Moon diskoa argitaratu zuen. 2007. urtean, Forbes aldizkarian agertu zern, hobeto ordaindutako munduko 25 artisten artean.

Remove ads

Diskografia

Informazio gehiago Urtea, Titulua ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads