Newham
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Newham (ingelesez: London Borough of Newham) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015eko erroldaren arabera 332.800 zituen 36,22 kilometro koadroko azaleran. Tamesis ibaiaren iparraldean kokaturik dago, Londres erdigunetik 8 kilometro ekialdera.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetako Parke Olinpikoa bertan ezarri zen, Londresko Olinpiar Estadioa da eraikin ikusgarriena. Honetaz gain Londres Hiriko aireportua ere Newhamen kokaturik dago.
Remove ads
Historia
Izenak adierazten duen bezala udalerri berri bat da. 1965ean eratu zen Essex konderriari zegozkion East Ham eta West Ham udalerriak elkartzean.
Demografia
Londresko udalerrien artean biztanleria gazteena duena da eta etnikoki anitzena ere bada.
Auzoak
Barrutia honako auzoek osatzen dute:
|
|
Kirolak
New Hamen kokatzen da West Ham United F.C., Londreseko futbol taldeetako bat. 1904tik The Boleyn Ground (Upton Park izenaz ezagunagoa) estadioan jokatu izan du baina 2016an eraitsi egin zuten eta gaur egun Londresko Olinpiar Estadioan jokatzen ditu etxeko partidak. Ez du Ligarik irabazi; bai, aldiz, hiru Kopa, baina garaipen nagusia 1965eko Europako Errekopa du.
Ondasun nabarmenak
- Elisabet Erreginaren Olinpiar Parkea.
- ExCeL London Erakustazoka.
- Green Street, kale nagusia.
- Stratford auzoa.
- Tamesiseko hesiko parkea.
- San Markos eliza.
- Three Mills errotak.
- Theatre Royal Stratford East antzokia.
- The Boleyn Public House.
- Txapeldunen eskultura.
Hiri senidetuak
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Newham barrutiko kontseiluaren webgunea.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

