Nikkō Tōshō-gū
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nikkō Tōshō-gū (japonieraz: 日光東照宮 ) Nikkōn dagoen tenplo xintoista da, 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena Nikkōko tenplu eta santutegiak barnean.
Nikkō Tōshō-gū | |
---|---|
日光東照宮 | |
Nikkōko tenplu eta santutegiak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Tochigi |
Japoniako hiria | Nikkō |
Kokapen fisikoa | Mount Nikkō (en) |
Koordenatuak | 36°45′33″N 139°35′55″E |
Historia eta erabilera | |
Nikkō Shasan | |
Berrikuntza | 2007 - 2024ko martxoa |
Erlijioa | Sannō Shintō (en) |
Izena | Tokugawa Ieyasu |
Arkitektura | |
Eraikitzailea | Kōra Munehiro (en) |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Tōshō-gū santutegia Tokugawa shogunerriaren sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuri dedikatua dago. 1617an eraiki zen, Edo Aroan, bere seme Tokugawa Hidetada shogun zela, eta biloba Tokugawa Iemitsuk handitu egin zuen 1636an. Bi urtetan zehar Japoniako 15.000 artisauek egin zuten bertan lan. Tokugawa Ieyasuren gorpuzkinak bertan hobiratu zituzten.
Edo Aroan Tokugawa shogunerrian erromesaldiak egin ziren Edotik (Tokio) Nikkō Tōshō-gūra Nikkō Kaidō errepidean zehar. Udaberrian eta udazkenean jaialdiak izaten ziren eta ibilaldiei "mila gerlarien prozesioak" izena eman zitzaien.
Meiji berrezarkuntzan santutegi xintoista izendatu bazuten ere oraindik elementu budistak kontserbatzen ditu
Gizateriaren Ondare izateaz gain, bost eraikin Japoniako Altxor Nazional dira eta beste hiru Japoniako Ondare Kultural garrantzitsu.
Hona hemen eraikinik ezagunenak:
Hauetaz gain beste hainbat eraikin ere badaude, kanpaidorreak, biltegiak, iturri sakratua eta sarrerako torii-a besteak beste.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.