Nintendo Switch 2
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Nintendo Switch 2 (japonieraz: ニンテンドースイッチ2, Hepburn: Nintendō Suitchi Tsū) Nintendo japoniar konpainiak garatutako bideokontsola da, 2025eko ekainaren 5ean merkaturatu zutena.
Nintendo Switch kontsola arrakastatsuaren oinordekoa da. Switch 2 izena du, eta formatu hibridoari eusten dio, baita aurrekoaren gakoei eta funtzionalitateei ere. 469,99 eurotan jarri dute salgai, eta Mario Kart World berriarekin batera erosiz gero, 509,99 eurotan.[1]
Kontsola eramangarria eta mahaigainekoa da Switch 2 modeloa. Alboetan aginteak dituen tableta bat bada ere itxuraz, dock izeneko periferikoari esker telebistara edo bestelako pantailetara ere konekta daiteke, eta, beraz, erraz moldatzeko modua ematen die jokalariei; gainera, dakarren idulkiari esker, edozein tokitan jar daiteke kontsola.[1]
Switch 2 kontsolaren pantaila 7,9 hazbetekoa da —originalarena, 6,2 hazbetekoa zen; eta OLED bertsioarena, 7koa—: bere horretan, 1080p bereizmena du pantailak, eta segundoko 120 irudiko tasa. Pantaila LCD motakoa da, OLED pantaila beste baterako utzita, baina HDR euskarria dauka. Dock ofizialera konektatuta, ordea, 4K bereizmeneraino iristen da Switch 2 modeloa, eta segundoko 60 fotogramako tasa du.[1]
Game Share izeneko ezaugarriaren bitartez, sarera eramango ditu jokalari bat baino gehiago aritzeko pentsatutako bideojokoak; hortaz, joko bakarra beharko da hala etxeko nola kanpoko lagunekin batera aritzeko. Errendimendua ere areagotuko da; izan ere, Nvidia enpresak Switch 2 modelorako bereziki sortutako txipari esker aukera izango da kalitate handiagoko bideojokoak mugitzeko.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
